argia.eus
INPRIMATU
Gabi Isasa, Eguzkiko kidea: «Errausketa zentroa kutsadura fabrika da»
1994ko abenduaren 11
Errausketa zentroari buruzko elkarrizketa Gabi Isasari
Gabi Isasa, Eguzkiko kidea: «Errausketa zentroa kutsadura fabrika da»
Eguzki talde ekologistak nola ikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiaren zaborraren inguruko proiektua?
Ondo dagoela deritzogu, baina aurrerapauso gehiago eman behar direla eta eman daitezkeela uste dugu.
Birziklaketa alorrean egiten ari denarekin ados egon arren, Foru Aldundia oraingo kanpainarekin egiten ari dena salatu nahi dugu. Errausketa zentroaren propaganda ez egitea, alegia. Papera biltzeko edukinontziak jartzen ari dira eta euren ideiak oso ondo saltzen ari dira, baina bestalde, Foru Aldundia errausketa zentroak jartzeko aurrerapausoak ematen ari da. Birziklaketa eta errausketa zentroak guztiz kontrajarriak dira, baina Foru Aldundiak ez du honetaz hitz egiten.
Proiektuaren alderdi politena erakusten ari da, baina jende gehienak gaizki dagoela uste duena, errausketa zentroa, ez du aipatu ere egiten.
Zergatik zaudete errausketa zentroaren aurka?
Errausketa zentroa zaborren benetako arazoa da, zaborraren arazoa ezkutatu egiten du. Foru Aldundiak ez du benetako ideia ekologista aurrera eraman, gure ustez ez da ekologista.
Errausketa zentroa, azken batean, kutsadura fabrika da. Zaborra dioxina, furano, gasak... bihurtzen du eta hori oso kaltegarria da ingurugiro eta jendearentzat.
Errausketa zentroak zabor asko behar du energia sortu eta errentagarria izateko eta zaborraren zati handi bat birziklatzen badugu, ez da zabor nahikoa egongo. Azkenean, zaborra kanpotik ekarri edo birziklatzeari utzi beharko zaio.
AINHOA GERRA
21

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaKutsadura
GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaBesteak
PertsonaiazISASA2