argia.eus
INPRIMATU
«Errausketa zentroa jartzea irtenbide egokia da»
2021eko uztailaren 19a
Errausketa zentroari buruzko elkarriketa Jorge Letamendiari
«Errausketa zentroa jartzea irtenbide egokia da»
Jorge Letamendia, Gipuzkoako Aldundiko Ingurugiro arduraduna:
Ekologistak ez daude guztiz ados Aldundiak zaborra desegiteko duen proiektuarekin.
Bilketa berezituaren alorrean aurrerakuntza garrantzitsuak eman ditugu. 1.995etik aurrera beste gai batzuk biltzeko proiektua ere badaukagu. Euskal Herrial lur libre gutxi dagoenez, zabortegiak egiteko arazo handia dago. Errausketa zentroa jartzea irtenbide egokia da, birziklatu ezin daitekeen guztia erretzeko. Bilketa berezituan oso aurreratuak dauden herrialdeek, aldi berean gelditzen den zaborra errausten dute. Errausketa zentroei egiten zaien kritika iraganean oinarritua eta prejuizioz betea da. Egungoak oso kontrolatuak daude, industria kutsatzaileek baino kalte txiakiagoa egiten dute.
Ekologistak zergatik daude proiektuaren aurka?
Paperak ez dituztelako irakurri esaten dute hori. Hau ez da debate teorikoa, errealitatea baizik. Gipuzkoan, benetako arazoa, zabortegi berriak ireki edo errausketa zentroa egitea da. Zaborra egunero sortzen da eta konponbidea lehen bait lehen bilatu behar zaio.
Informazioa ez emateari buruz diotena, ez da egia. Eskatu duten guztiei informazioa eman diogu eta gai honi buruz mahainguruak antolatzeko prest gaude.
AINHOA GERRA
20

GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaBesteak
PertsonaiazLETAMENDIA3
EgileezGERRA1Gizartea