argia.eus
INPRIMATU
Antonio Campos: «Euskara tartean egoteak sortu du gatazka»
2021eko uztailaren 19a
Antonio Campos Ikastolen Federazioko Lehendakariari elkarrizketa
Antonio Campos: «Euskara tartean egoteak sortu du gatazka»
EAEko 646 funtzionarik ez dute gainditu lanposturako hizkuntz eskakizuna.
Edozein arlotan, oposaketak edo antzeko zerbait antolatzen diren garaian arau batzuk bete behar izaten dira, baina kasu honetan tartean euskara dago eta horrek gatazka sortzen du. Beste baldintza batzuk izango balira, kontabilitatea jakin behar izana esate baterako, ez litzateke gatazkarik izango.
Nik daukadan informazioaren arabera, oso baldintza onak eman zaizkie funtzionari horiei euskara menpera dezaten: ordu pila libre izanik, soldata osoa kobratuz, eta abar. Galdetu beharko litzateke erraztasun horiek nola baliatu dituzten. Beste zenbait arlotan jende asko ari da esfortzu ikaragarriak egiten, eta oso gustura hartuko lituzkete. Finean, denon dirua erabiltzen ari dira.
Euskalduntze plangintza zalantzan jarri eta egokia ez dela aipatu izan da.
Ni erabat ados nago eraman den bidearekin. Ez dakit onena izango den, baina askotan hemen onena onaren etsai izan daiteke. Horrelako gertakizunen aurrean, errua beste norbaiti botatzea gustatzen zaigu, eta niri ere gustatzen zait analizatu nahi izatea niri afera honetan zein zati dagokidan. Beharbada euskaldunok bagara ere neurri batean errudun. Plan hori martxan egon den momentuan euskaldunok askoz ere euskararen erabilpen erradikalagoa egin izan bagenu gauzak ezberdinak izango ziratekeen. Arazo honen guztiaren azpian, zoritxarrez, euskara ez dela beharrezkoa dago; arrazoi asko direla medio, baina bat, geronek ez dugulako behar den guztia erabiltzen. Saiatu beharko genuke gero eta gehiago euskara beharrezko egiten.
JOXI GOIKOETXEA
24

GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIkastolakKonfederaziBesteak
PertsonaiazCAMPOS1
EgileezGOIKOETXEA7Gizartea