argia.eus
INPRIMATU
Peter Roberts
«Antzerki munduan bizirautea oso dibertigarria gerta daiteke»

1994ko azaroaren 27a

Peter Roberts mimoa eta aktoreari elkarrizketa
Peter Roberts: «Antzerki munduan bizirautea oso dibertigarria gerta daiteke»
ARGIA. Abenduan 3an Urretxun izango zara «Marratxo» obrarekin. Nor da «Marratxo»?
PETER ROBERTS.
Iratxo bat da, oso bihurria, mundua ezagutzera abiatzen dena, eta batetik bestera ikusten eta ikasten dituen kontuak azaltzen ditut. Ikusleak partehartze handia du obra guztian zehar.
A. Haurren antzerkia eta mimoa jorratzen dituzu. Zer nahiago duzu?
P.R. Beste ezer baino gehiago mimoa da nire espezialitatea, baina antzerkia ere gustu askora egiten dut.
A. Muntaia txikietara ohituta zaude.
P.R. Gehiago erreparatzen diot ikuslearen partehartzeari eta harreman zuzenari. Obra honetan, adibidez, ez dago eszenatokirik.
A. Emanaldi mordoska egiten dituzu urtean zehar. Zer nola ikusten duzu dagoela antzerki mundua?
P.R. Gauden moduan gaudela ere, antzerki munduan bizirautea oso dibertigarria gerta daitekeela uste dut. Aurten oso krisi gogorra nozitu dugu, jende gutxi joan da obrak ikustera, baina badirudi poliki-poliki gainditzen ari garela.
J.J. PETRIKORENA
46

Gaiez\Kultura\Antzerkia\Mimoak
Pertsonaiaz\ROBERTS1