argia.eus
INPRIMATU
Mikel Bujanda: «Profesionaltasunak eragindako legitimazioa lortu dugu»
1994ko urriaren 16a
Mikel Bujanda Euskalerria irratiko esatariari elkarrizketa
Mikel Bujanda: «Profesionaltasunak eragindako legitimazioa lortu dugu»
Datorren azaroren 7an Euskalerria Irratiak 6 urte beteko ditu lehenengo emisioak egin zirenetik. Ospakizun hau aprobetxatuz, aurreko hilabetean uhinen bidez zabaldutako programazio berriaz hitz egin dugu irrati honetako Mikel Bujandarekin.
ARGIA. Sei urte pasatu dira Euskalerria Irratiak lehendabiziko igorpenei ekin zionetik. Zein da egin beharreko balantzea?
MIKEL BUJANDA.
Bagenekien enpresa ez zela erreza izango baina piskanaka, erakutsi diogu geure buruari eta inguruari euskarazko irratigintza, Iruñea bezalako hiri batean, egin litekeela. Orain arte frogetan aritu gara, euskaltasunaren dinamikak noraino eman zezakeen programazio egiteko ez genekien. Gaur egun esango nuke froga epea bukatu dela.
A. Nola baloratuko zenuke Nafarroako Gobernuak izandako jarrera sei urte hauetan?
M.B. Egia da legeztapen formala falta dugula baina eguneroko jarduerak behar dugun legitimazio soziala eta politikoa eman digu.
A. Erdera nagusi den Iruñea bezalako hiri batean, zaila al da euskarazko irratigintza egitea?
M.B. Ez da erreza hasierako uneetan baina Iruñean agerian dauden baino euskaldun gehiago daude. Sakabanaturik dauden euskaldun hauek elkarganatzea da gure helburutako bat.
A. Zeintzuk dira programazio berriaren ezaugarri nagusiak?
M.B. Orain arte jarraitutako lerroa mantentzen du: hurbileko informazioan oinarritutako programazioa da. 11 arte luzatuko gara, _kazetaritzako ikasleak eta udal euskara zerbitzuetan aritzen direnei esker- kolaborazio berriak direla medio .
MYRIAN GARTZIA
63

GaiezKomunikabidIrratiaE.H. irrati
PertsonaiazBUJANDA1
EgileezGARTZIA3Komunikabid