Maite Pascualeri elkarrizketa Udazkeneko antzerki egitaraurari buruz
Maite Pascual: «Egile antzerkia azpimarratu eta arte eszenikoa modu zabalean jorratuko dugu»
ARGIA. Zeintzuek dira zuen helburuak Udazkeneko Antzerki Egitaraua antolatzeko orduan?
MAITE PASCUAL.
Egile antzerkia azpimarratu nahi dugu, egungo joera nagusien haritik. Bestalde, arte eszenikoa bere zabalean jorratzea da gure asmoa, testuetan oinarritutako obrez gain, mimoa, antzerki komikoa, marionetak, eta bestelako espresabideei ere leku eginez.
A. Nola aukeratzen dituzue taldeak?
M.P. Beti saiatzen gara nafar taldeak programazioan sartzen, kalitate maila ematen dutelako batetik, eta bestetik, funtzionatzeko orduan dituzten zailtasunen aurrean aukerak eman behar zaizkielako. Gure mugetatik kanpoko talderik ere ekartzen saiatzen gara, eta aurten Holandatik eta Espainiatik hainbat talde etorriko zaizkigu.
A. Zer dela eta ez dago euskarazko obrarik egitarauan?
M.P. Urtean zehar Udalak euskarazko programazioa lantzen du Eskolan bertan eta horregatik ez dago talderik Udazkeneko Egitarauan. Hala ere, luzera begira, euskarazkoak besteekin batera sartzea begiratu beharko genuke.
54
GaiezKulturaAntzerkiaJardunaldiaBesteak
PertsonaiazPASCUAL2