argia.eus
INPRIMATU
Urreizti'tar Dunixi'kin Izketaldia
2021eko uztailaren 23a
Dunixi Urreizti, Real Sociedadeko futbolariari elkarrizketa.

Urreizti'tar Dunixi'kin Izketaldia
Gaur Atocha fuboleko larrean egon naiz Real Sociedaden entrenamentua ikusteko. An segon Urreizti, Donostia'ko ekipuaren ertzeko aurrelaria, mutil jatorra, ain joku alaia erabiltzen duna eta oraindik fubol on asko atera bear duna bere oskitatik.
Gaur jakinerasidit Dunixik beraren erdi lengusua naizela, eta azko poztenaiz.
Nik.–Esan zaidazu. Noiz jaio zinan?
Dunixik.–Mutrikun 1954'ko epaillaren I7' an.
Nik.–Zembat urtekin asi zinan fubolean?
Dunixik.–I4 urtekin, Mutrikuko Burumendin; gero, Real Sociedad gazte taldean; emendik "Sanse"ra joan nintzan eta aurten Realean.
Nik.–Selesionatu altzaitube beñe?
Dunixik.–Gipuzkoa'ko gazte aukeratu saillean (seleccion juvenil guipuzcoana) bi urte egon nintzan eta bat español aukeratu saillean (selección española).
Nik.–Fubolaz gañera zer egiten dezu?
Dunixik.–Estudiatu.
Nik.–Andregirik ba aldaukazu?
Dunixik.–Oraindik ez.
Nik.–Fubola lagata zer beste kiroletako daukazu zaletazun geiena?
Dunixik. Pelota eta arraun ederresten zaizkit geien.
Nik.–Ze arte ederresten zaizu?
Dunixik.–Zinea eta soinu "klasikua".
Nik.–Irabasi aldezu beñere txapelketaren bat?
Dunixik.–Bai. 59-60 jokaldian, Gipuzkoako selesiuakin Españiako txapelketa irabazi gendun.
Nik.–Ze ekipo zan?
Dunixik.–Arriaga - Abasolo - Amantogui - Galdos- Villenueva-neroni - Urtiaga - Zabaleta - Del Campo - Ferreres.
Nik.–Eman aldisute benere sariren bat?
Dunixik.–Bai; Sansen, temporadako jokalaririk onena bezela saritu ninduten.
Nik.–Egin aldisute beste talderen batera joateko eskeintzarik ?
Dunixik.–Bai. Lenengo dibisioko club batzuk.
Nik.–Noiz bukatzendezu Realekin ituna?
_Dunixik.–Aurten, garagarrillaren 30' an; baña artzeko eskubidea (derecho a opción) daukate.
Nik.–Egongo alzinake urte geiago Realean?
Dunixik.–Bai, oso posik nago Donostin.
Nik.–Ze ekipotara joan nai zenduke?
Dunixik.–Fuboleko jokalari geien ametza, Real Madridera iristea da.
Nik.–Ze partido izan da ekogien jokatu desuna?
Dunixik.–Sansen, Real Madriden kontra.
Nik.–Txarrena ?
Dunixik.–Oriere Sanse'kin Pontevedraren kontra.
Nik.–Zein da zuretzat fubolistarik onena?
Dunixik.–Gento, Real Madrid'ren ertzekoa. Neri geien gustatzen zaidana da beintzat.
Nik.–Eta zuri lan geien emandizuna fuboleko larrean?
Dunixik.–Eloy, orain Osasunan jokatzendunak.
Nik.–Zembat aldiz eman dizue kanpotik aldegiteko agindua?
Dunixik.–Bein; Sanse'kin Leonen kontra jokatzen nuala.
Nik.–Zergaitik jokatzen dezu suk fubolean dirugatik edo zaletasunagatik?
Dunixik.–Dirua esta benere gaizki etortzen, bana fubola ez balitzake ordainduko, berdin-berdin jokatuko nuke
Nik.–Zergaitik joaten dala uste dezu zuk ain beste jende fubolera?
Dunixik.–Ondo jokatzen danean ikusteko polita dalako.
Nik.–Ondo iduritzen al zaizu dioten ori, alegia: fubola ez dala kirola ikuskizun bat baizik?
Dunixik.–Nik usten det fubola kirol bat geio dala, beste danen artean
Nik.–Ze gertatu zaio aurten Realari, lenengos ain ondo zijoala gero ain gaiski gelditzeko ?
Dunixik.–Zori txarra ta min artutako asko. Olano renak batez ere asko egin du.
Nik.–Datorren jokaldian igoko al zerate lenengo divisioara?
Dunixik.–Baietz uste det.
Nik.–Ori opa disutet. Agur lengusu eta eskarrik asko zure itz entzungarriengatik.
Saizarbitoria'tar Erramon
5

GaiezKirolaFutbolaTaldeakReal Socied
GaiezKirolaFutbolaJokalariak
PertsonaiazURREIZTI1
EgileezSAIZARBITORKirola