Jose Ramon Urzelai intsumisoari elkarrizketa
Jose Ramon Urzelai: «Apaiz izanik, soldadutza ez egiteko modu errazagorik topa nezakeen; sakonagoa den zerbaitetan sinesten dudalako naiz in
Soldadutzaren aurrean zure burua intsumisotzat hartzeagatik epaitu zaituzte. Urtebeteko zigorra ezarri zaizu baina aurrekaririk ez zenuenez baldintzapeko askatasuna onar zenezakeen. Nolanahi ere, presondegira joateko asmoa azaldu duzu.
Soldadutza, eta soldadutza ordezkatu eta zigortu nahi duen ordezko zerbitzu soziala arautzen dituzten legeak ez dira bidezkoak. Nire kasuan, epaileak legea bere horretan aplikatu eta niri zigorra ezarri dit. Ondo gelditu da nirekin, urtebete eman dit, eta teorian kanpoan nago. Hemen ez da inor bustitzen. Arazoari ez zaio behar bezala aurre egiten.
Soldadutza baino, azken batean, sortzen ari garen gizarte mota zalantzan jartzen dugu intsumisioaren bitartez. Zein interesen aldeko armada daukagu? Apaiz izanik, soldadutza ez egiteko modu errazagorik topa nezakeen; baina areago doan zerbaitetan sinesten dudalako naiz intsumiso.
Nola ikusten duzu etorkizuna?
Badirudi armada profesionaltzen ari dela pixkanaka. Ez dakit boterean daudenek zer egin nahiko duten, baina etorkizuna iritsi aurretik, iruditzen zait ez dakitela zer egin. Iruñeko presoen sakabanaketa beldurtzeko modu bat da, ezarri behar omen dituzten zigor administratiboak jendea izuarazteko beste bat. Gazteen % 90ek ez du soldadutza egin nahi, ez dago Armadara joateko prest eta afera honi ez zaio aurre egiten. Lau urtetik behin bozkatzen dugun herri demokratikoan bizi gara, eta goian daudenak botoa eman diegulako daude agintean, baina herriak esandako gauza asko ez dituzte entzuten.
JOXI GOIKOETXEA
21
GaiezGizarteaSoldaduzkaItsumisioaBesteak
PertsonaiazURZELAI2