Sorotan Bele taldeko partaideari elkarrizketa
Hurbil Artola: «Disko berria aurrekoaren jarraipen gisa moldatu dugu»
ARGIA. «Mundu hegian» bigarren lan honekin, zer aurkeztuko du Sorotan Belek?
HURBIL ARTOLA. Disko berri honetan hamaika kantu plazaratuko ditugu; hauetariko bi instrumentalak izango dira. Lasaiak dira zenbait abesti, beste kantu batzuetan gitarrak indar gehiago izango du, distortsionaturik agian. Niri, orokorrean, pixka bat gogorragoa iruditu zait lan berri hau, nolabait esatearren, `gitarreroagoa'.
Hein batean lehengo diskoaren antza izango du. Jarraipena izan nahi du. Lehenengoarekin lortu genuen martxa mantentzea da gure asmoa, hura atera genuenetik urte eta erdi baino gehiago igaro da eta.
A. Zer dela eta «Mundu hegian»?
H.A. Disko honi izenburua emateko, kantu baten hitzak hartu ditugu. Kantu hau Itxaro Bordak idatzitakoa da eta Mikel Errazkinek konposatutako abesti batera egokitu dugu. Bertan artzain bat eta itsasoko neska baten arteko ezinezko amodioaren istorioa azaltzen da. Izenburuan «Mundu hegian» aipatzen denean, ertza aipatu nahi da, munduaren ertzean algia.
A. Mikel Errazkinek taula gainetik jaitsi beharra izan du momentuz; zer moduz konpontzen zara gitarra eta txilibituarekin?
H.A. Momentu honetan Mikelek txilibitua jo ezin badu ere, berak taldean asko aportatzen du. Disko honetan lan handia egin du: bera egon da mahaiaren atzean, bereak dira kantuen musika eta letra gehienak. Beraz, nik hartu behar izan dut txilibituaren ardura, gitarra utzi gabe noski. Gorkaren gitarrak indarra hartzen duen kantuetan batipat joko dut nik txilibitua; beste kantu batzuetan aldiz, nik gitarra akustikoa jotzen dudan bitartean Ritxik alboko flauta joko du. Denon artean Mikelen lekua betetzen ahaleginduko gara; hala ere, argi nabarituko da disko honetan aurrekoan baino txilibitu gutxiago dagoela.
PATXI GAZTELUMENDI
39
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakSOROTAN BEL
PertsonaiazARTOLA5