argia.eus
INPRIMATU
Josetxo Lizartza: «Jabetasun kulturalaren aldetik jo beharko litzateke, Europan beste kiroletan egin den bezala»
2021eko uztailaren 19a
Pilotako Euskal Selekzioari buruzko elkarrizketa Josetxo Lizartzari
Josetxo Lizartza: «Jabetasun kulturalaren aldetik jo beharko litzateke, Europan beste kiroletan egin den bezala»
ARGIA. Non ikusten duzu gaur egun euskal selekzioa ez sortzeko oztopo nagusia?
JOSETXO LIZARTZA.
Arrazoi politikoak izan daitezkeela pentsatzen dut. Hala ere, ez ditut ongi ulertzen. Euskal Herriko Federazioa sortu zenean Eusko Jaurlaritzaren onespenez izan zela ematen zuen. Nire ustez, gaur egun, erreibindikazioa egiterakoan jabetasun kulturalaren aldetik jo beharko litzateke, kultur ikuspegitik, Europan ere beste kiroletan egin den bezala. Eta horretan ere, gerora Eusko Jaurlaritzak bilatu beharko luke hori gauzatzeko bidea, euskal federazioa Nazioarte mailako Federazioan ongi errekonozitua egon dadin.
A. Begi onez ikusiko zenuke euskal selekzioaren sorrera?
J.L.Noski, nola ez dut ongi ikusiko euskalduna naizenez gure ordezkaritza bat izatea! Nik uste euskal federazioarentzat izango litzatekeela helbururik nagusia, eta bere inguruan dabiltzan pilotari guztientzat noski. Oso deigarria izango litzateke lau urtez behin euskal selekzioan parte hartu ahal izatea munduko txapelketan. Bai euskal pilotari bai euskaldun guztiontzat ere ederra izango litzateke.
PATXI SARRIEGI
20

GaiezKirolaPilotaBesteak
GaiezKirolaEuskal sele
PertsonaiazLIZARTZA1