argia.eus
INPRIMATU
ALI IRIART: «Euskal Herriaren promozioa egiteko baliatu dugu lehiaketaeta egitasmoa bera»
2021eko uztailaren 19a
Argazkilarien Biltzarrari buruzko ekkarrizketa Ali Iriart-eri
ALI IRIART: «Euskal Herriaren promozioa egiteko baliatu dugu lehiaketaeta egitasmoa bera»
ARGIA. Argazkilarien Biltzarra egingo da hirugarrenez. Zer nolako egitasmoa osatu duzue?
ALI IRIART. Egitasmo bikaina izango delakoan gaude. Mugaz goitiko nahiz behetiko hainbat argazkilariren (Jacques Pavlovsky, Kepa Etxandi, Xabier Otero, eta beste) lanak ekarriko ditugu. Orotara 150 argazki erakutsiko dira, bai profesionalenak, bai amateurrenak.
A. Amateurren eremuan baina, erakutsiko diren argazkiak mugatzea erabaki duzue. Zergatik?
A.I. Iazko edizioan 186 obra bidali ziren, gehiegi. Tartean, argazki txarrak ere baziren. Beraz, aurten, profesional batzuei hautaketa egitea eskatuko diegu.
A. Bi lehiaketa prestatu dituzue, bestalde. Zer xederekin?
A.I. Lehiaketa bat argazkilari profesional gazteentzat, 30 urtetik beherakoentzat, prestatu dugu; eta bestea, amateurrentzat. Gaia berdina da bi alorretan: `Euskal Herria'. Hain zuzen ere, argazkiaren bitartez Euskal Herriaren promozioa egitea da gure helburua. Paratu dugun egitasmo osoa horren adierazgarri izango da.
J.J. PETRIKORENA
54

GaiezKulturaArteaArgazkigintLehiaketak
PertsonaiazIRIART1