Hasier Etxeberriari elkarrizketa Kultur azpiegitureei buruz
Hasier Etxeberria: «Ez nago kontzentrazio politikaren alde, plangintzasakabanatuagoa bultzatuko nuke»
ARGIA. Euskalduna Jauregiko lehen harria jarri ondoren, zenbait adierazpenek zioten Bilbo kultur gune bezala bultzatzen ari dela Eusko Jaurlaritza.
HASIER ETXEBERRIA.
Guggenheim edo antzekorik egin behar bada Bilbon kokaturik behar du, Euskal Herriaren erdia Bilbo inguruan bildurik dagoelako. Euskal Herria hiri bat da eta dena dago ordubetera, baina oso alferrak gara mugitzeko. Gaur egun ezin da hiri bat kondenatu hiri industrial edo hiri administratibo soil izatera. Dena den, nik ez dut kritikatzen Euskalduna edo Guggenheim Bilbon jartzea, jartzea kritikatzen dut.
A. Ez duzu horrelako egitasmoen beharrik ikusten.
H.E. Ez nago kontzentrazio politikaren alde. Plangintza sakabanatuago baten arabera, leku guztietan gauza ez hain anpulosoak egiteko aukera egongo litzateke. Hiri guztiek merezi dute beren lekua, baina politika hori dela medio ezinezkoa da. Joseba Arregik bide hori hartu du eta bide horren kontra hitz egin da mila aldiz eta hala ere aurrera doa kultur eragileak aintzakotzat hartu gabe.
JOXI GOIKOETXEA
44
GaiezKulturaKulturgintz
PertsonaiazETXEBERRI14