argia.eus
INPRIMATU
«Ekimen publikoko etxebitzan lan egitea da gure kezketariko bat» U
1994ko uztailaren 24a
Patxi Bengoetxea Uhinlaneko gerenteari elkarrizketa
«Ekimen publikoko etxebitzan lan egitea da gure kezketariko bat» U
Patxi Bengoetxea, Uhinlaneko gerentea
Uhinlan Irunen dagoen enpresa dugu. Bertan 11 langile ari dira batez ere eraikuntzarako armairuak egiten. Ekimen pribatuetako etxebizitzetan lan egiten dute batez ere, ekimen publikoko eraikuntzan lan egitea izanik helburuetako bat.
ARGIA. Bi bide jorratzen dituzue, eraikuntzarako armairuak eta salmenta zuzenekoak eta neurrizkoak. Oso desberdinak al dira?
PATXI BENGOETXEA. Orain arteko lan gehiena eraikitzen ari ziren etxeetan izan dugu baina egia da, bestetik, salmenta publikorako lan egiten dugula Euskal Herrian zehar ditugun 50 denden bidez.
Bestetik, garrantzi izugarria ematen diogu ikerketari. Beti gaude ikertzen eta armairu mota berriak garatzen. Ildo honetatik Kanadako beste enpresa batekin ari gara lanean.
A. Salmenta publikoa eta eraikuntza alorrekoa baliatuz, zein bakoitzak hartzen duen negozio zatia?
P.B. Urtero desberdina da. Iaz, gure lanaren % 70 eraikuntzan egindakoa izan zen eta gainerako % 30 denden bidez saldu genuena. Aurten, aldiz, egin ditugun armariuen % 50 eraikuntzara doa eta gainerakoa dendan saltzen dugu.
A. Zer dela eta etorri da aldaketa hori?
P.B. Batez ere ekimen pribatuko jaitsieran oinarritzen da. Aurten eraikitzen ari diren etxe gehienak ekimen publikokoak dira, babes ofizialeko etxeak, alegia. Esparru honek nahiko kezkatzen gaitu. Ekimen pribatuko etxebizitzetan zehaztutako armairuek hartzen duten m3 jakina da; etxebizitza publikoetan, aldiz, ez dira armairuak jartzen eta honen ondorioz guk ez dugu lan egiterik. Bilbon egindako azokan Maturanarekin egon nintzen honetaz hitz egiten, ez baita posible etxe bat egitean armairurik ez jartzea. Guk daukagun gama izugarria da eta oso posible da etxebizitza hauek duten aurrekontura egokitzea gure eskaintza. Oso kezkatuta gaude gai honekin.
A. Eraikuntzarako egindako armairua eta partikular bati saltzen diozunaren artean prezio aldaketa handia dago?
P.B. Hain zuzen horregatik etxebizitza publikoan sartzen den bikoteak, adibidez, diru gehiago ordaindu beharko du partikularki eskatzen badu armairua. % 40 garestiago izan daiteke.
A. Asko eragiten dizuete eraikuntza sektorean emandako gora-beherek?
P.B. Baina prezioetan baino gehiago lan kopuruan nabaritzen dugu: orain ekimen publikoko etxebizitzak egiten ari direla batez ere, gure lan kopurua dexente murriztu da. Bestetik, prezioak mantentzeko asmoa dugu baina erabiltzen ditugun materialak garestitu egin dira. Krisia aurten nabaritu dugu batez ere.
Myriam Gartzia
21

GaiezEkonomiaIndustriaEraikuntza
PertsonaiazBENGOETXEA1
EgileezGARTZIA3Ekonomia