argia.eus
INPRIMATU
Antton Mendizabal: «Artea herrira zuzenean eraman nahi dut modu didaktikoan»
1994ko uztailaren 17a
Antton Mendizabal eskultoreari elkarrizketa arteari buruz
Antton Mendizabal: «Artea herrira zuzenean eraman nahi dut modu didaktikoan»
ARGIA. Hazparneko Eihartzea kultur etxean eta Arcades Gelan ikus daitezke zure hainbat eskultura uztailaren 22a arte.
ANTTON MENDIZABAL.
Zur eta arbelaz eginak daude. Arcades Gelan, argizari- oholetik abiatuta Intxixu Oiartzungo mendietako pertsonaia mitologikora doan bilakaera planteatu dut, jendeak ikus dezan tradizio batetik hasita eskulturgintza berriago batera iristeko modurik badagoela. Eihartzea kultur etxean, berriz, erabat murgildurik nagoen ikerketa aurkeztu dut. Lanean, pilota-plaza aztertu dut espazialki. Gai honekin 3-4 urte badaramatzat eta erakusketak 13 pieza biltzen ditu.
A. Artea jendearengana hurbiltzea da zure asmoa.
A.M. Mugaren langa hautsi egin behar dugu. Hegoaldeko gaiak, herrikoiak ere, Iparraldean erakutsi behar dizkiogu herriari zuzenean, artearen elitismotik alde eginez. Lehenengo aldia da egiten dudala serio samar, eta badirudi gerora gehiago etorriko direla Iparraldeko beste hainbat kultur etxetan. Nire helburua da artea herrira zuzenean eramatea modu didaktikoan. Jendeari ulermena erraztea. Hegoaldean egiten dut eta Iparraldean ere egin nahi nuen.
Uztailaren 16an, arratsaldeko 6.30etan bisita gidatua egingo dut Hazparneko erakusketan. Artea askotan gogor samarra egiten zaio jendeari, eta dena azaltzea baino, nire asmoa pixka bat laguntzea da, elkarrizketa bitartez. Oiartzun eta Donostian egin izan dut aurretik eta emaitzak onak izan ziren.
52

GaiezKulturaArteaEskulturaErakusketak
GaiezKulturaArteaEskulturaEskultoreakMENDIZABAL9
PertsonaiazMENDIZABAL9