argia.eus
INPRIMATU
«Gure azken helburua askatasuna da»
1994ko uztailaren 10
Irene Goikolea Ama Lurra Taldeko arduradunari elkarrizketa
«Gure azken helburua askatasuna da»
Irene Goikolea, Ama Lurraren arduraduna
ARGIA. Ama Lurra sekta bat al da?
IRENE GOIKOELEA. Inolaz ere ez. Ama Lurra terapia gunea da eta une honetan oso lan garrantzitsua egiten dihardugu. Normalean gainerako terapiak beste norbaitek esperimentatuko lanetan oinarritzen dira. Gu esperimentazio prozesu horretan gaude eta uste dut oso emaitza onak emango dituela. Oso urrutira hel gaitezke.
A. Zein terapia mota erabiltzen duzue? Zein da honen helburua?
I.G. Gure belaunaldia oso hautsizalea izan da, familiarekin, elizarekin, eta abar. Harreman horiek sendatzea behar beharrezkoa dugu, baina harremanak apurtu behar ditugu, minak eragiten duen beldurra gainditzeko eta horrela berriro ere harremana eraikitzeko.
Gure azken helburua askatasuna da, askatasun pertsonaletik hasi eta askatasun kolektibora eta gure inguruan dauden gauza eta pertsonekin harreman sendo batera heltzeko; naturarekin dugun harremana, esate baterako. Barne bilaketan oinarrituta, txikitan izandako arazoak, traumak aztertu, egungo egoera ulertzeko eta gainditzeko.
A. Peyote zeremoniek zer ikusirik dute terapia hauekin?
I.G. Inondik ere ez. Iruditu zitzaigun 500. urteurrena zela eta, interesgarria izan zitekeela bertako sinesmenak ezagutzea eta haiekin topaketa bat egitea. Hala ere, peyotea hemen drogatzat jotzen zela jakin genuenean, utzi egin genion ekitaldiari.
A. Ama Lurran parte hartzen duen jendea desmobilizatu duzu?
I.G. Desmobilizatu? Kritika asko jaso ditugu ezkerreko sektoreetatik, baina nik esango nuke eurak direla desmobilizatuta daudenak. Gurea iraultza pertsonala da, askotan sektore horietan baztertu dena. Sektore horietan ibilitako jendeak euren burua ikusten du, ezer egin gabe, azken 10 urteetan ez dutela ez aurrera ez atzera egin. Guk bidean jarri ditugu pertsona mailan aurrera egiteko.
MYRIAN GARTZIA
33

GaiezGizarteaErlijioaBesteak
PertsonaiazGOIKOLEA1
EgileezGARTZIA3Gizartea