argia.eus
INPRIMATU
Ander Agirre
«Denak izan dira ausartak, kazetariak zein lan taldekoak»
2021eko uztailaren 12a
Ander Agirre ETBko produkzio taldekoari elkarrizketa

Ander Agirre: «Denak izan dira ausartak, kazetariak zein lan taldekoak»

Duela 8 urte sartu zen lanean ETBko produkzio taldean. Aurretik, lehen kamerari legez aritua zen K-2000 enpresan. Orain dugu, ordea, bere lana guztion ahotan, ETBn inoiz filmatu diren iragarkirik zailenak bere taldeak egin dituelako. Baina hori nahikoa ez, eta 35 urteko bilbotar hau ari da jada iragarki are ikusgarriago bat asmatzen.

ARGIA. Goming edo puenting?

ANDER AGIRRE. Ez bat ez bestea. Kasualitatez, iragarkiaren ideia asmatu genuenean inork ez zuen ezagutzen esperientzia propioz ez bat ez bestea. Jaime Otamendi zen puenting egina zuen bakarra. Berria izan da guztiontzat.

A. Zer geratu da ezkutatuta globo atzean?

A.A. Guztia erakutsi dugu. Espezialistaren aurpegia ezik, berak ere jauzian parte hartu baitzuen. Baina ikusi duzuena egin dugun guztia da.

A. Espezialistak, izan ere, garrantzi handia izan du.

A.A. Bai. Gure ideia bota genionean, eskatzen genuena oso arriskutsua zela erantzun zigun. Beste ideia bat bota zigun: globo gainetik parapentean jauzi egin eta beste globo baten gainean aparkatzea. Hori guk eskatzen genuena baino errazagoa zela zioen. Inoiz ez da horrelakorik egin ez Espainian ezta Frantzian ere. Antzeko gauza bat egin izanaren berria orain jaso dugu. Gizon batek 5.050 metrotik goming egin du globo batetik, Guiness-eko errekorra hautsiz.

A. Zeintzuk izan dira goma eteteko zorian egon diren uneak?

A.A. Istripu bat izan genuen San Mamesen, jakina denez. Hori izan zen unerik larriena. Oso arriskutsua zen spot-a, eta dena kontrolpean izan arren, gertatu egin zen. Gurekin lanean ari zen globo gidaria 10 metrotik edo erori zen zelaira.

A. Kazetari ausartak, edo ideia talde ausarta?

A.A. Denak izan dira ausartak. Arazo tekniko guztiak konponduz gero, guztiek galdu dute beldurra.

A. Zein izan da bota diren 4 kazetarietan astunena?

A.A. Ikusleek ikusiko dute zein izan den astunena, baina egia esan guztiak portatu dira ondo. Hasieran errespetu pixka bat zioten jauziari, baina gero denak animatu dira.

A. Hurrengoan zer asmatuko duzue?

A.A. Horrelako beste zerbait. Buruan darabilgu bueltaka, eta horretan gabiltza. Ikusgarria izango da hori ere.

Amagoia Iban
63

Gaiez\Komunikabid\Publizitate
Pertsonaiaz\AGIRRE19
Egileez\IBAN1\Komunikabid