argia.eus
INPRIMATU
«Etxebizitzetan duela bi urteko prezioak mantentzen dira»
1994ko apirilaren 17a
I.Iturzaeta,Gipuzkoako Hiri Jabego Ganbarako lehendakariari elkarrizk
«Etxebizitzetan duela bi urteko prezioak mantentzen dira»
Ignazio Iturzaeta, Gipuzkoako Hiri Jabego Ganbarako lehendakaria
H ego Euskal Herriko Barne Produktu Gordina aztertuta, eraikuntza alorra da azken hiru urteetan hazi den bakarra. EAEko BPGren % 5,5 izatetik 6,1ra pasatu da. Ignazio Iturzaeta, Gipuzkoako Hiri Jabego Ganbarako lehendakariak eta ITESA higiezinen zerbitzuko zuzendariak eta agenteak azaldu digu egoera.
ARGIA. Nola azaltzen da eraikuntza alorrak izandako hazkundea?
I. ITURZAETA. Aurreko urteetan baino gehiago eraikitzen dela. Batez ere Udalek egin dituzten hiri antolaketa plangintza berriei esker eman da egoera hau. Industri eraikuntza ere askotxo igo da.
A. Hala ere, sektore publikoak ez al ditu baldintza gogorragoak jartzen?
I.I. Estatu espainiar mailan kontraesana ematen da: eraikuntza enpresak, nahiz eta kontratu gehiago izan, gutxiago fakturatzen ari dira. Hau da, autonomi elkarteak eta gobernuak jartzen dituzten baldintzak, aurrekontuak edo kostuak direla, gogorragoak direlako.
A. Kreditu hipotekarioen interes tasen jaitsiera nabarmendu da etxebizitzen eskaeran?
I.I. Une honetan etxebizitzen eskaintza eskaria baino handiagoa da eta duela bi urteko prezioak mantentzen dira, eta diruaren balioaren gutxitzea dela eta, galera dugu. Interes tasei dagokienez, oraindik gehiago jaitsiko direla espero denez, ez da eskaria handitu.
A. Euskal Herrian, bestetik, orube gutxi eta garestiak ditugula esaten da.
I.I. Orain arte horrela izan da baina apurka udalen hiri antolaketekin eraikuntzarako lurzoru gehiago atera dituzte eta, nire ustez, egingo diren eraikuntzetarako beste badago.
A. Sektore publikoaren eskaerak bukatzen direnean, zer?
I.I. Oraingoz, aurrekontuak mantendu egiten direnez, urte batzuetarako beste badago. Bestetik, industri erainkuntza ere indartsu dabil. Gerora, eskariaren arabera jokatu beharko dugu.
Myriam Gartzia
22-23

GaiezEkonomiaIndustriaEraikuntza
PertsonaiazITURZAETA1
EgileezGARTZIA3Ekonomia