argia.eus
INPRIMATU
«Parisek Brusselan duen indarraren ondorioz, presioa da gure jokaera»
2021eko uztailaren 19a
Juan Mari Urbietari, arrantza eta bolantei buruzko elkarrizketa
«Parisek Brusselan duen indarraren ondorioz, presioa da gure jokaera»
Juan Mari Urbieta, Gipuzkoako Baxura Kofradien Federazioko lehendakaria
Datorren martxorako Europako Arrantza ministroak bilduko dira berriro ere, bolanten erabileraren mugak zeintzuk izan behar duten arautzeko. Euskal arrantzaleek Brussela dute ikusmiran; Frantziak, bitartean, duen indarra erabiltzen du. ARGIA. Brusselatik zatoz, badago berririk bolanten inguruan?
J.M. URBIETA. Gestioak egiten gabiltza hurrengo martxoan burutuko den ministro bilerarako. Oraingoz bolantak debekatzeko proposamena aurrera ateratzea nahi dugu, baina hori komisarioak erabaki behar du. Bertan ez da ezer erabakiko proposamenik ez badago.
A. Beraz, datorren martxoan Arrantza ministroak biltzen direnean, ez da ezer berririk egongo?
J.M.U. Oraingoz ez dute onartu gai hori eztabaidatuko dutenentz. Gure asmoa hori da, gutxienez, lantzea. Gure desioa noski, beste bat da, hau da, sare horiek debekatzea, baina Parisek indar handia du Brusselan eta oraingoz guk egin dezakegun gauza bakarra presioa da. Bakoitzak bere aliatuak bilatzen ditu eta honi dagokionez, Greenpeacekoekin hitz egin nahi dugu, horiek gu baino presio handiagoa egin dezaketelako.
A. Une honetan bi eredu kontrajartzen dira arrantza munduan, industriala eta ohizkoa, Euskal Herriko arrantzale gehienek dutena. Europak orain arteko arrantza onartuko du?
J.M.U. Ez dakigu ezer bileran hartuko den erabakiaz baina egia da arrantzale industrialei bost axola zaiela hemendik bost urtera atunik ez egotea. Orduan beste arrain baten bila joango direlako.
A. Donibane Lohizuneko arrantzaleek, bolantak erabiltzen dituztenek, zer diote honetaz?
J.M.U. Haiek lasai dabiltza, ez dute nahi gurekin hitz egin, ez dutelako zer negoziatzerik. Badakite indarra dutela, Frantziak duen botereari esker. Zertaz hitz egingo dute gurekin?
Myriam Gartzia
23-27

GaiezEkonomiaLehen sektoArrantza
PertsonaiazURBIETA5
EgileezGARTZIA3Ekonomia