argia.eus
INPRIMATU
«Unibertsitatearen bizkarrezurra osatu da»
2021eko uztailaren 19a
Juan Garcia Blasco NUPeko errektoreari elkarrizketa
«Unibertsitatearen bizkarrezurra osatu da»
Juan Garcia Blasco, NUPeko errektorea:
ARGIA. Urte t'erdi daramazu Errektoretzan. Balorapena egin iezaguzu.
JUAN GARCIA BLASCO. Iritsi nintzenean, helburu bat argi neukan eta hori bederen bete da, hots, giroa pixka bat baretzea eta jendea lasaitzea. Alde horretatik balantzea baikorra da. Egun elkar bizitza giroa badago eta honek lan egiteko aukera ematen du. Bestela ere aurrerapauso batzuk eman dira: klaustroa oso denbora gutxian eratu da eta aurki errektorea hautatu eta estatutuak onartuko dira. Unibertsitatearen bizkarrezurra osatu da, beraz. Ikaskuntza mailan ere aurrera goaz, ikerketak gelditu gabe dihardu, eta gure eskaintzan zuzenbidezko titulazio berria dugu.
A. Errektore izaten jarraitzeko aukeratzen bazaituzte, zeintzuk izango dira lehentasunak?
J.G.B. Nire asmoa betebehar bat amaitzea da, eta betebehar hori, orain, unibertsitatearen osaketa instituzionala da. Garai hau estatutuak osatutakoan amaituko da. Horregatik, oso argi dut orain arteko taldeak jarraipena behar duela, lan hauek eta beste hainbat bukatzeko.
A. Zein helburu dituzu euskara sustatu eta bultzatzeko?
J.G.B. Hiru urteko epeaz ari gara, eta hizkuntza unibertsitate giroan ezartzea aurrikusten dugu. Estatutuek izango dute azken hitza euskararen inguruan, eta euskara gauza normal bezala ulertua izan dadila espero dut unibertsitatearen egunerokotasunean. Honek arazo teknikoak ditu, noski. Orain arte konpromezua eta oreka izan dira nagusi euskararen inguruan, eta hala jarraitzea espero dut.
Iñigo Herce
27

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaNUP
PertsonaiazGARCIA7
EgileezHERCE1Gizartea
EgileezIRAZU1Gizartea