argia.eus
INPRIMATU
«Unibertsitateak sinesgarritasuna berreskuratu behar du»
2021eko uztailaren 19a
A. Perez Prados, NUPeko errektoretzarako hautagaiari elkarrizketa
«Unibertsitateak sinesgarritasuna berreskuratu behar du»
Antonio Perez Prados, Errektoretzarako hautagaia:
ARGIA. Zeintzuk dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erronka nagusienak?
JOSE ANTONIO PEREZ PRADOS.
Lortutakoa sendotu behar da, baina batez ere, kalitatezkoa eta konpetitiboa izango den unibertsitatea lortzeko ekintzak planifikatzeko premia dago. Unibertsitate proiektua definitzeaz ari naiz, ondorengo xedeak kontuan izango dituena: hasierako kanpusa berreskuratzea, titulazio eta irakasgaien mapa diseinatzea, ikerketa lerroak zehaztea, eta gestio eredua finkatzea.
A. Hautatua izanez gero, zein neurri hartuko zenituzke?
A.P.P. Nafarroako instituzioekin kolaborazio eta konfiantza giroa bilatuko nuke, batez ere Gobernuarekin, baina beti ere unibertsitateak sinesgarritasuna berreskuratu behar duela oinarri izanik. Bestalde, besteak beste, oraingo titulazio eta irakaskuntza eskaintza sendotu, eta irakaslego, administrazio eta zerbitzu langileria zehaztea.
A. Euskarari dagokionez, zein premia ikusten dituzu?
A.P.P. Titulazio eta eskaintzan, oraingo egoera aztertu behar da etorkizuneko beharrak zehazteko. Bestalde, Magisteritza eskolako katedra berreskuratu behar da. Gainera, egungo euskara zerbitzua bultzatu beharra dago, hainbat zeregin edukiko lituzkeen hizkuntza institutoa indartuz.
Iñigo Herce
29

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaNUP
PertsonaiazPEREZ4
EgileezHERCE1Gizartea
EgileezIRAZU1Gizartea