Juan Mari Irigoien: «Idazlea ez da inoiz ase gelditzen»
1993ko abenduaren 12a
J.M.Irigoieni elkarrizketa "Consummatum est" lan berriaaun inguruan
Juan Mari Irigoien: «Idazlea ez da inoiz ase gelditzen»
ARGIA. Durangoko Azokan aurkeztu duzu «Consummatum est» eleberria.
JUAN MARI IRIGOIEN.
Ongia eta gaizkiaren arteko arazoa azaltzen da liburuan. Bi istorio dira eta bat egiten dute une batean.
A. Gustura gelditu zara emaitzarekin?
J.M.I. Idazlea ez da inoiz ase gelditzen. Mendizalea zortzi mila metrora iristeko ahaleginak egiten ditu eta banderatxoa jartzen du. Idazleak ez gara inoiz zortzi mila metrora iristen, beti ehun, berrehun edo hirurehun metro beherago gelditzen gara. Baremo horien barnean gustura gelditu naizela esango nuke.
A. Zein asmo dituzu hemendik aurrera?
J.M.I. Orain arte nahikoa itxita egon naiz liburua bukatu arte. Beste proiektu batean ere sartuta nago, «Babilonia»rekin filme bat egiteko, baina ez da ziurra. Ondoren baliteke poema liburua egitea, eta beste eleberri bat ere. Une honetan fabrika martxan dut; gero izaten dira idorraldiak.
A. Euskal literatura, nola ikusten duzu?
J.M.I. Aingeru Epalzaren «Ur uherrak» eta Juan Garziaren azkena irakurri berri ditut eta oso liburu duinak direla iruditzen zait. Harrokeriarik gabe, aurrera goazela esaten dut. Harrotasunez, baina harrokeriarik gabe. Bakoitza bere bidetik doala ikusten dut Euskal Herrian, eta hori ona da.
J.J. Petrikorena
52