argia.eus
INPRIMATU
«Nazio mailan ere konpaktazioa behar dugu»
Xabier Letona Biteri @xletona 1993ko urriaren 31
Iñaki Markori elkarrizketa
«Nazio mailan ere konpaktazioa behar dugu»
Iñaki Marko, EKBko idazkaria:
ARGIA. Nola ikusi dituzue elkarteak konfederazioaren planteamendu berrian?
IÑAKI MARCO. Errealitate berrira egokitzeko EKB konfederakunde bihurtzea proposatu denean, gaur egun partaide ez diren elkarteei parte hartzera gonbidatu zaie. Elkarteekin hitz egiten ari gara eta orokorrean horrelako planteamendua ondo ikusten da baina arazoak ere bai: lan ahalmena, lehentasunak eta hurbiltasuna. Elkarteak herrietan oso sartuta daude.
A. Hamar urte hauetan lortu al du EKBk horrelako taldeekin konektatzea?
I.M. Nik uste dut baietz, hor dagoen filosofia erabat onartu egin delako EKBko partaide diren beste erakundeetatik. Urteetan AEDko iraunkorreko partaide bat ere EKBn egon da, eta komunikazio handia izan da. Ikusten da, esperimentazio guztietatik, bere planteamendu teoriko eta antolaketa praktikorako daukan ahalmenagatik, elkartearen eredua bidezkoena dela herrietan. EKBtik hauen aldeko apustua egiten da.
A. Zer jaso dezake EKBk herrietako elkarteetatik eta zer eskaini diezaieke EKBk haiei?
I.M. Zer jaso? Lan egiteko sistema berri bat, ilusio berria, aurrera egiteko gogoak, emaitzak... Zer eskaini dezaketen EKBko erakundeek? Herri mailako elkarteen planteamendua konpaktazioarena bada eta beste guztia bideratzeko hortik abiatzen bada, Euskal Herri mailan ere berdin egin beharra dago. Herri mailan, herri mailakoak bakarrik ez diren hainbat sektore biltzen dira: irakaskuntza, administrazioa, euskalduntze-alfabetatzea... eta guzti hauek bildu beharra daukagu. Kontua ez da batek zer eskaintzen dion besteari, baizik eta guztion artean nola egin dezakegun gehiago.
A. Konfederakuntzaren planteamendu horrekin ikusten al duzu EKB herrietako elkarteen koordinazio gune gisa?
I.M. Badago oso argi ikusten ez duen jendea, eta hori ezin da ezkutatu. Bi kontu: gaur egun EKB da dagoen proiektu bakarra. Bi edo hiru urtetan ikusiko dugu bide honek ematen duen ala aldatu behar den. Kontua da bilgune bat izatea, EKB edo beste bat, baina euskararen aldeko mugimendu sozialak behar du hori.
Xabier Letona
63

GaiezKulturaKultur ErakEKB
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzEgoera
PertsonaiazMARKO1
EgileezLETONA1Hizkuntza