argia.eus
INPRIMATU
«Konponbiderako urratsa eman dugu, baina arazoa konpondu gabe dago»
1993ko urriaren 17a
Iñaki Uriari elkarrizketa Egunkariaren egoerari buruz
«Konponbiderako urratsa eman dugu, baina arazoa konpondu gabe dago»
Iñaki Uria, «Euskaldunon Egunkaria»ko kontseilari ordezkaria:
ARGIA. Nola baloratuko zenuke Eusko Legebiltzarrean onarturiko zuzenketa?
IÑAKI URIA. Ona da Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari «Euskaldunon Egunkaria»rekin hitz egiteko eskatzea, honen finantzaketa bidean akordio bat lortzeko. Nolabait, Eusko Legebiltzarrak aintzat hartzen du «Euskaldunon Egunkaria»k hiru urte hauetan egindako lana eta erakutsitako zabaltasuna. Ona da, bestalde, publizitate instituzionala eta akordioa bereiztea. Eta elkarrizketa bide horretan baldin bada ere, publizitate instituzionala desblokatzeko eskatzea. Jakina da orain arte zein jarrera itxia izan duen Eusko Jaurlaritzak, eta gure esperantza da orain hasiko dela publizitate instituzionala ematen. Elkarrizketa horien ondoren ikusiko da zer ateratzen den. Konponbiderako urratsa eman dugu, baina arazoa konpondu gabe dago oraindik.
A. Zein izango da «Euskaldunon Egunkaria»ren jokaera?
I.U. «Egunkaria»k hasiera hasietatik mantendu dituen oinarrizko hamaika printzipioak defendituko ditugu. Egunkari euskaltzalea izatea, nazionala, ez instituzionala, independentea, militantea, berria, modernoa, profesionala... horiek benetan betetzen ari garen ezaugarriak dira, eta uste dugu hala izan behar duela euskaldun guztien egunkaria izateko.
A. Zuzenketak ez du elkarrizketei buruz gauza askorik zehazten.
I.U. Oso irekia uzten du elkarrizketarako bide hori, akordioaren bidean hitz egiteko baino ez du eskatzen. Une honetan, bai Eusko Jaurlaritzari baita «Euskaldunon Egun
karia»ri ere, akordioa lortzea dagokigu.
Alberto Irazu
23

GaiezKomunikabidPrentsaEgunkariakEgunkariaPertsonak
PertsonaiazURIA3