argia.eus
INPRIMATU
«Madrileko itun sozialean euskal sindikalgintza mutilatuta dago»
2021eko uztailaren 19a
Manu Aranburu (LAB)-ri elkarrizketa itun sozialari buruz
«Madrileko itun sozialean euskal sindikalgintza mutilatuta dago»
Manu Aranburu, LABeko Gai Ekonomikoetarako nazio arduraduna
ARGIA. Ba dauka ezer egiterik euskal sindikalgintzak PSOEk hartu dituen neurri ekonomikoen aurrean?
M. ARANBURU. Madrileko itun sozialaren inguruan hutsune nabarmen bat eman da. Gure estatutuak ez du aurrikusten lan harremanen arloan eskumen autonomikorik, dena Madrilen esku dago. Euskal sindikaldintza mutilatuta dago, ez baitugu aukerarik ezer egiteko. Eta hau nahiko garbi gelditu da Madrileko itun sozialaren kasuan. EAEn gutxiengoa diren sindikatuek, hau da, UGTk eta CCOOek, ordezkatu dituzte euskal langileak Madrilen. Ikuspuntu sindikal batetik eragin zuzena du gure jardueran, gaitasunean. Ezindu partzialak gara, baina ezintasun hau garrantzitsua da.
A. ELArekin hitz egin duzue honetaz?
M.A. Eztabaida sakona daukagu ELArekin estatutuaren aldeko apustua egiten dutelako. Mutilazioa berbera da ELA eta LABentzat, baina ELAk hutsune hori nolabait gainditzeko negoziaketa kolektiboen alde egiten du.
A. Zein izan da gobernuaren neurri ekonomikoen eragina Hego Euskal Herrian?
M.A. Zaila da esatea. Baina eztabaida ez da hori. Arazoaren muina da ez dagoela euskal esparru ekonomiko soziala, eta horretarantz jo beharko genuke, estatuko dinamikan ematen diren ekimenetik aldentzeko.
Myrian Gartzia
23

GaiezEkonomiaSindikalginSindikatuaLAB
PertsonaiazARANBURU5
EgileezGARTZIA3Ekonomia