argia.eus
INPRIMATU
Gaizka Aranguren: «Telebistako informatiboak irratikoak baino askoz ere hotzagoak dira»
1993ko irailaren 05
Gaizka Aranguren-i elkarrizketa
Gaizka Aranguren: «Telebistako informatiboak irratikoak baino askoz ere hotzagoak dira»
Egunero, uda honetan, ilunabar aldera, iruindar honen aurpegia topatu dugu ETB-1eko informatiboa aurkezten. Ikusentzutekoen arlo gehienak ukitu ditu, eta bere erantzunen arabera, irratia du maiteena. Hala ere, pantailan ondo ematen duelako edo, ez litzaioke batere axolako informatiboetan jarraitzea.
ARGIA. Irratian hasi zinen kazetari lanetan.
GAIZKA ARANGUREN. Informatiboetan, kazetaritza ikasketetako lehen ikasturtea egiten ari nintzela.
A. Hala ere, irratitik bai, baina futbol partiduetako ahots bezala egin zinen ezaguna.
G.A. Bost urtez egon nintzen kirol programazioan lanean. Normala da ezagunagoa izatea arlo horretan. Hala ere, opor garaian informatiboetara itzultzen nintzen.
A. Prentsarekin zer moduz konpontzen zara?
G.A. Ez dut asko maite. Ikusentzuteko komunikabideak bezain eskergarria ez dela iruditzen zait, eta akatsak betirako geratzen dira.
A. Irratiko informatiboetatik telebistakoetara pasatu zara. Zein alde nabari duzu?
G.A. Bitartean izan nuen kontakturik telebistarekin. Hala ere, «Tele-Berri»ko aurkezle bezala esan dezaket telebistako informatiboak irratikoak baino askoz ere hotzagoak direla. Askoz ere beroagoa da irratia.
Agian irratian ematen duzun informazioa, telebistan bezala, ez dago zure eskutan hasieratik amaieraraino, baina bai zureagoa sentitzen duzula hasieratik amaieraraino. Telebistan gauzak askoz ere banatuagoak daude eta albistetik urrunago zaude, nahiz eta irratian ere urrun senti dezakezun. Telebista pixka bat artifizialagoa da eta, batez ere, ez duzu denbora laburrean gauzak zeharo aldatzeko aukerarik. Horrek hoztasuna sortzen du, albistea, ikusleak eta norberaren artean, eta guzti hori irratian ekidin daiteke.
A. Uda giroko informatibo bat aurkezteak ere eragina izango zuen berriak ematerakoan.
G.A. Noski. Hemen bertan jende gutxiago dago, albisteak ere urriagoak dira...
A. Irailaren 19an utziko dituzu informatiboak. Zer proiektu duzu buruan?
G.A. Tesi doktorala egin behar dut. Zientzia politikoetan. Baina horrez gain lana egin beharko dut.
Amagoia Iban
63

GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazARANGUREN3
EgileezIBAN1Komunikabid