argia.eus
INPRIMATU
«Egiten duguna ezagutarazteko parada gutxi daukagu»
Ixabel Etxeberria 1993ko abuztuaren 01
Keinu musika taldeari elkarrizketa
«Egiten duguna ezagutarazteko parada gutxi daukagu»
Keinu taldea izan da Euskal Sorkuntza Gaztearen lehen lehiaketako irabazlea
ARGIA. Zerk bultzatu zaituzte lehiaketan parte hartzera?
KEINU. Guretzat parada ezin hobea zen disko baten egiteko. Guk egiten duguna ez baita komertziala, beraz zaila zaigu disketxe baten interesatzea. Iparraldean lehiaketa horien bidez oihartzun txiki bat lortzen da, baita ezagupen bat ere.
A. Gaur egun musika talde batentzat disko baten egiteko non dago arazo nagusia?
K. Produkzioan dago arazoa. Disketxeek ez dute arriskurik hartzen. Maketa bat egin genuen eta disketxeek ez ziguten onartu, eta irratien zerrenda eman ondotik agurtu egin gintuzten.
A. Rock gauetan aritzen zarete gehienbat.
K. Hemen ere rockaren nagusitasuna azpimarratzekoa da. Guk egiten dugun musika nahiko lasaia da, beraz, gaupasa batean bi rock talderekin jotzen badugu, erabat kanpoan gara eta publikoak ezin du preziatu egiten dugun musika.
Guk nahiago genuke kantaldi batzuetan parte hartu, baina horiek ere oso gutxitan antolatzen dira. Egiten dugun musika gehiago hunkitzen du hogeita hamar urte inguru dituen jendea, baina zoritxarrez hemen jende hori ez da gehiagotan ateratzen. Beraz, egiten duguna ezagutarazteko parada gutxi daukagu.
Ixabel Etxeberria
45

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakKEINU
GaiezKulturaMusikaMusika modeLehiaketakEuskal sork
EgileezETXEBERRI11Kultura
EgileezGOIKOETXEA7Kultura