argia.eus
INPRIMATU
Joseba Agirretxea: «Aspaldi bideratu nahi nuen profesioa saio honen ildotik»
Ritxi Lizartza 1993ko uztailaren 25
Joseba Agirretxea ETBko aurkezleari elkarrizketa
Joseba Agirretxea: «Aspaldi bideratu nahi nuen profesioa saio honen ildotik»
Nork ulertuko luke txoririk gabeko telebistarik? Edota Joseba Agirretxea bezalako aurkezlerik gabekorik? Urtez urte gure etxera sartuz aurpegi ezagunak egin zaizkigu. Magazineak, lehiaketak eta oraintsu eztabaida saioen aurkezle, aurkitu du azkenik bere gustuko lanik, uda garaiko «Txuribeltz» saioarekin. Aurkezle izateaz gain, sortzaile eta zuzendari ere bada ondarroatarra.
ARGIA. Zer nolako gaitasuna behar du aurkezle batek horren saio ezberdinak aurkezteko?
JOSEBA AGIRRETXEA. Gurea profesioa da, eta barrutik bizi dugu; ezin gara horren modan jarri diren aktore eta kantarien moduan, interprete hutsak izan; horiek gure profesioa desbalorizatu egiten dute.
Beraz, beharrezkoa da egiten dugunaz sinestea, beldurrik ez izatea kamerari, inpartzaialtasuna gordetzen saiatzea _odolberotu gabe_ eta besteei sinesteraztea telesaio bat egiten ari garela, ez kaleko debate huts bat.
A. Zein motatako saioa izango da «Txuribeltz»?
J.A. Gai handiekin asperturik dago jendea; beraz, bestelako gaiak aukeratu ditugu, ez hil edo bizikoak, pretentsio handirik gabeak: fededunak/fedegabeak, kirolzaleak/sedentarioak, euskaldun zaharrak/euskaldun berriak, eta abar. Ostiral gauean direnez gero, distentsio giroan jarriko ditugu aurrez aurre gai baten inguruan dauden bi jarrera, sakonak baina aspergarriak izan daitezkeela.
A. Horrelako saiotan zaila izaten da moderadore papera betetzea. Zure ustez, non daude mugak? Bere iritziak eman behar al ditu?
J.A. Ezin dira dogmatizatu aurkezle baten betebeharrak. Kazetaria bera ezin da jainkotu. Norberak jakin behar du nor den, zein paper betetzen duen, eta zein neurritan iritzia ematen duen edo gaia zentratzen ari den. Hala ere, ez zait gaizki iruditzen iritzia ematea, gauza sanoa da.
A. Zer suposatzen du saio honen sortzaile, zuzendari eta aurkezle izateak?
J.A. Salto koalitatibo handia da neure karreran, aspaldi bideratu nahi nuen profesioa ildo honetatik. Erronka handia da eta konpromezu handia exigitzen du, baina orain arte egin ditudanetan gustukoena dut oraingoa.
Ritxi Lizartza
63

GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
PertsonaiazAGIRRETXEA1
EgileezLIZARTZA2Komunikabid