argia.eus
INPRIMATU
«Soldadutza Legea maltzurra denez bidezkoa da bere aurka joatea»
1993ko maiatzaren 02a
Joseba Azkarraga EAko diputatuari elkarrizketa intsumisioari buruz
«Soldadutza Legea maltzurra denez bidezkoa da bere aurka joatea»
Joseba Azkarraga, EAko diputatua Madrilen
ARGIA. Intsumisioa gutxiengo baten kezka zenean zu autoinkulpatu egin zinen. Zergatik?
J.AZKARRAGA. Batez ere antimilitarista naizelako. Eta politikari bezala nire arloa bizitza publikoa denez, arlo hori jorratu behar dut. Horregatik, Madrilen ere nire jarrera azaldu beharra daukat.
Horri gehitu nahi diot ez nagoela inolako aramadaren alde. Berdin zait zein naziokoa den. Ez dut ulertzen euskal armada onartzen duten bakezaleen jarrera.
A. Duela zazpi urte hasi zinen intsumisioaren alde azaltzen. Zein harrera izan zenuen garai hartan?
J.A. Erotuta nengoela esaten zidaten. Baina urteen poderioz bakar batzuen eromena milaka lagunena bihurtu da, eta badirudi jada ez dela hainbesteko eromena. Irabazten ari gara.
A. Noren aurkakoa da garaipen hori?
J.A. Parlamentuaren aurkakoa, bertan onartzen baitira legeak, eta bere baitan dagoen soldadutzaren legea maltzurra baita. Beraz, bidezkoa da aurka egitea.
A. Beste alderdi politikoak ere intsumisioaren alde agertuz doaz.
J.A. Baina jakingo nuke gustura noren aurrean agertzen diren intsumisioaren alde. Duela bi urte Arzallus eta Anasagasti orduko Defentsa ministroarekin _Narcis Serra zen_ bildu ziren Golkoko Gerra zela eta. Serra intsumisioak Hego Euskal Herrian zuen indarrari buruz zuen kezkaz aritu zitzaien. Arzallusek lau eroren kontua zela zioen.
Amagoia Iban
25

GaiezGizarteaSoldaduzkaItsumisioaBesteak
PertsonaiazAZKARRAGA1