Jose Manuel Gesalaga, Graficas Otzarretako gerenterai elkarrizketa
«Politikarien mezuak eragin handia dauka ekonomiaren martxarako»
Joxe Manuel Gesalaga, Graficas Otzarretako gerentea
Katalogo eta kalitatezko grafikagintzan izen bat da Joxe Manuel Gesalagak gidatzen duen Comunicación Gráfica Otzarreta. Hogeita hamar langile enplegatzen ditu egitura eta tresneria modernoak dituen Zarauzko bere lantegian.
ARGIA. Krisi egoera honetan, zein itxaropen dauka inprimategi bateko zuzendari batek?
J.M. GESALAGA. Berriro lana egotea da hemen itxaropen bakarra. Eusko Jaurlaritzatik esan zaigu Europan konpetitzeko prestatu egin behar dugula, eta gu behintzat ondo preparatu gara. Baina lanik ez bada zertarako balio digu hainbesteko prestakuntzak? Esportatzeko modurik ere ez da ikusten, beste lekuetan lan handirik ez dago eta guk eskulana ez daukagu haiek baino merkeago. Politikariek beste egoera berri bat bultzatu beharra daukate, gauza berriro mugi dadin. Eragin handia du politikarien mezuak ekonomiaren martxarako.
A. Europan konpetitzeko prestatuta zaudete?
J.M.G. Makineria eta teknologiaz bai, eskulanez ez dut uste besteak baino merkeago gabiltzanik. Gure enpresa berezia da, nahi baduzu, etxe- an egiten baitugu grafikagintzako guztia: argazkia, testuak, originalak prestatu, fotolitoak, inprimaketa, enkoadernaketa... Kalitate handiko merkatu batean mugitzen gara, eta estatu batetik bestera mugitzen den lana gehiago mugitzen da prezioaren eraginez kalitateagatik baino. Hor ari zaizkigu politikariak kalitatea gora eta kalitatea behera, baina oraindik jendeak prezioari begiratzen dio. Gu ere ibili gara kanpoko merkatuetan sartu nahian, baina oraingoz ez dugu lortu.
A. Hori gutxi balitz, inprimategien artean prezioen gerra zorrotza dagoela esaten da.
J.M.G. Lanik ez dagoenean beti gertatzen da hori. Makina geldirik ikustea oso gogorra da, nahiz eta urte bukaeran lana eginagatik irabazirik ez dela egin konturatu; baina langilea geldirik ikustea tristea da. Ez da politika ona, baina denok erortzen gara azkenean horretan. Kalitate ona eman eta horren trukean besteek baino gehixeago kobratzea da beti gure asmoa, eta hortik segitu nahi dugu. Baina ni ez naiz inor baino gehiago eta makinak geldirik ikusitakoan...
A. Behe-behetik hasitako gizona zarela esaten duzu. Gaurko gazte bat gaur has dadin halako baldintzarik ikusten al duzu?
J.M.G. Baldintzak beti dira ezberdinak, baina guri zerbitu nahiak balio izan digu gauzak eraikitzen joateko. Jendeak eskatzen zuena eskeini eta agindutakoa kunplitzea izan da beti gure helburua. Burubidea berdina baldin bada, gazte ba- tek lana berdin egin dezake, eta merkatuak dituen eskeak asetzeko beti dago enpresak sortzeko aukera.
Pello Zubiria
21