Koldo Tapia: «Gure proiektuak aurrera atera ahal izateko antolatu ditugu «Ari naizela» saioak
1993ko maiatzaren 02a
Koldo Tapiari elkarrizketa
Koldo Tapia: «Gure proiektuak aurrera atera ahal izateko antolatu ditugu «Ari naizela» saioak
ARGIA. Zein da «Ari naizela, ari naizela» saioen helburua?
KOLDO TAPIA. Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak aurten eskuartean dituen proiektuak aurrera ateratzeko, ekonomiazko, diruzko baliabideak eskuratzea dute helburu nagusi saio hauek. Hitz batetan esanda; dirua biltzea litzateke helburua.
A. Zeintzuk dira Bertsolari Elkartearen aurtengo egitasmoak?
K.T. Elkartearen aurtengo proiektuak bi ardatz ditu eta aurtengo egitasmoa hoien zehaztapen bat da. Batetik dokumentazio zentroa sortzea, eta bertsolaritzaren ikerkuntza eta azterketa lanetan jarraitzea bestetik. Aurrekontua ere honen arabera gauzatua dago eta hori burutu ahal izateko sortzen zaigu «Ari naizela, ari naizela» antolatzeko beharrizan nagusia.
A. Orain arte elkarteak ez du inoiz saiorik antolatu.
K.T. Elkarteak, orain arte, lehengo altxor handi bat izan du txapelketa nagusietatik ateratako irabaziekin; baina elkartearen proiektuak handitzen ari diren neurrian diru iturriak ez dira handitzen. Orduan sortzen da desoreka. Elkarteak baditu diru iturri batzuk: bazkideak, txapelketen irabaziak, baina hori ez da nahikoa.
J.J. Petrikorena
53