«Jokalariek euskararekiko kontzientzia handia dute»
1993ko apirilaren 25
Jose Angel Iribarri elkarrizketa euskararen inguruan
«Jokalariek euskararekiko kontzientzia handia dute»
Jose Angel Iribar, Athleticeko begiralea:
ARGIA. Nola sortu zen euskarazko ikastaroak antolatzeko ideia?
J.A. IRIBAR. Athleticen betidanik egon da euskara bultzatu duen talde bat. Oraingo honetan zuzendaritzarena izan da euskarazko klaseak emateko ideia, AEKren proposamen bati erantzunez. Proposamen hau aztertu ondoren, jokalariei eta gainontzeko langile guztiei euskara ikasteko aukera eman zitzaien. Jokalarien erantzuna oso ona izan bada ere, ezin da gauza bera esan beste langileei buruz.
A. Garai bateko eta oraingo jokalariek euskararekiko jarrera bera al dute? Aldaketarik sumatu al duzu?
J.A.I. Gaur egun borondate eta kontzientzia handiagoa dago euskara ikasi eta erabiltzeko orduan. Bestalde, gure garain baino oztopo gutxiago daude, diktadura garaian oztopo gehiago baitzeuden euskaraz hitz egiteko. Alde horretatik badago ezberdintasun pixka bat. Orain jokalariak ohardun dira euskara erabili behar dela eta ikasteko gogo handia daukate denek.
A. Euskararen erabilera handitu egin dela iruditzen al zaizu?
J.A.I. Oraindik ez da nabari nabaria, euskara maila ezberdinak daudelako, baina aurrerapauso handia igertzen da. Oso proportzio polita da euskaraz ikasten ari direnen eta dakitenen artean osatutakoa.
A. Oztoporik izan al da klase hauek gauzatzeko orduan?
J.A.I. Bat ere ez. Denek, entrenatzailea barne, oso gogo onez ikusi dute jokalariek futbolaz aparte beste arlo batzuk ere jorratzea. Athleticen beti egon da euskararekiko jarrera positiboa. Oso poliki, baina aurrerantz goaz. Borondatea handia da.
Ainhara Zuazabeitia
31