argia.eus
INPRIMATU
Bernardo Ibarra: «Euskaldunen bihotza alaitzeko ahaleginean, tinko gabiltza»
1993ko apirilaren 25
Arrate Irratiko Bernardo Ibarrari elkarrizketa
Bernardo Ibarra: «Euskaldunen bihotza alaitzeko ahaleginean, tinko gabiltza»

Eibarko Arrate mendiaren puntatik ari da lanean irrati hau aspaldi honetan. Garai batean ermitako sakristiatik ari ziren, eta gaur egun lokal handiago batera aldatuta, programazio berezia lortzea dute helburu Eibar eta inguru zabaleko euskaldunentzat.
ARGIA. Noiz hasi zen zure harremana Arrate irratiarekin?
BERNARDO IBARRA. Berez, betidanik oso irrati zalea izan naiz; baina garai hartan Bizkaian, euskarazko benetan programa gutxi egiten ziren. Bilbon euskara ikasten ari nintzela, Arrate irratia itxia zegoela entzun nuen. Eibarra etortzea erabaki, Arrate ezagutu eta 1982. aldera, emisora irekitzeko ahaleginak hasi ziren.
A. Zein da zure ustez Arrate irratiaren ezaugarririk esanguratsuena?
B.I. Lan orduak asko izan arren, lana hain gustura egiteak izugarri pozten nau. Betidanik, emisora txikiak oso gustukoak izan ditut eta Arrate irratia halakoa da. Gure leloa «Euskaldunen bihotzak alaitzen» da eta ideal horren alde lanean, benetan gogotsu gabiltza. Lan izpiritu hori galtzen bada, herriak izugarri galtzen du, eta ahalegin horretan, tinko dihardugu.
A. Euskara hutsezko irrati bakarra izateak, asko mugatu eta erronka bikoitza da ezta?
B.I. Halaxe da. Euskara eta herria maite ditugula esaten askotan oihukatzen dugu, baina gero errazenera joz gero, orduan ez dago zer eginik. Programak eta publizitatea euskara hutsez egiteak muga handiak dauzka. Euskararekiko zer panorama dagoen ikusita, kontsekuenteak izan behar dugula uste dut. Guk eguneroko lanari begiratzen diogu eta ez beste irratien antzera, «audientzia indizeei».
A. Entzuleak Zarauztik Zornotzara inokoak izatea erronka latza al da?
B.I. Dudarik gabe. Entzule zintzoak dauzkagu. Irratia aste guztian lanean ibiltzen da eta programa ugari eta zabala daukagu, musikak gure irratsaioan leku garrantzitsua duela. Asmoa heldutasun bat lortzea da, baina gehiegi perfekzionatu gabe. Irrati bizi eta bat-batekoa egin nahi dugu.
Jon Odriozola
63

GaiezKomunikabidIrratiaArrate Irra
PertsonaiazIBARRA3
EgileezODRIOZOLA3Komunikabid