«Korrikak kohesioa ematen dio euskararen mundu zabalari»
1993ko martxoaren 21
Ramon Labaien Kultura kontseilari ohiari elkarrizketa Korrikari buruz
«Korrikak kohesioa ematen dio euskararen mundu zabalari»
Ramon Labaien, Kultura kontseilari ohia:
ARGIA. Gipuzkoako Korrika Batzordeak aurtengo lasterketaren edizioa aurkeztean prentsaurrekoan parte hartzea eskatu zizun. Baiezkoa erantzun zenuen.
R. LABAIEN. Beraiek eskatu zidaten eta baietz erantzun nien, besterik gabe. Euskararen alde dagoen edozein ekintzari laguntzeko eskatzen didatenean nire laguntza apala eskaintzen saiatzen naiz, eta hau horietako bat da.
A. Hainbat lagun harritu ere egin da EAJko partaide bat Korrikaren aurkezpeneko prentsaurrekoan ikustean.
R.M. Nik pertsonalki ez dut ezer Korrikaren aurka. Uste dut bere ahalegina txalotzekoa dela, eta horregatik izan nintzen pentsaurrekoan. Uste dut alderdikeriak alde batera utzi eta euskararen egoera hobetzen duten ekimenetan parte hartu behar dugula denok.
A. Aurtengo Korrikaren leloarekin bat zatoz beraz: «Denok maite dugu gure herria euskaraz».
R.L. Ez da naturala euskaltzale asko egotea eta gero horien zati batek besterik ez parte hartzea Korrikan. Lehen esan bezala, alderdikeriak ahaztu behar ditugu, kaltegarria baita euskararentzat, euskal nazioarentzat.
Kohesio bide aproposa izan daiteke Korrika, eta aukera hori baliatzen jakin behar dugu. Denok.
Amagoia Iban
29