argia.eus
INPRIMATU
Estitxu Arozena: «Nafarroak hartuko du emakume maila altuena, gabiltzan erdiak neskak gara»
2021eko uztailaren 12a
Estitxu Arozena bertsolariari elkarrizketa, Naf.ko Berts. Txapelketa
Estitxu Arozena: «Nafarroak hartuko du emakume maila altuena, gabiltzan erdiak neskak gara»

ARGIA. Bigarren aldia da Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartzen duzula, zer aldatu da aurrekotik honetara?
ESTITXU AROZENA. Lehengo urtean Xabier eta biok bakarrik atera ginen, ni izan nintzen Nafarroako historia guztian lehenengo emakumea. Aurten, berriz, gazte gehiago aterako gara. Haiek baino esperientzia handiagoa daukat, eta zentzu horretan konfiantza gehiago daukadala esan daiteke. Aurrekoan ez nekien bertsoa bukatuko ote nuen!...Baina orain daukadan erantzuikizuna handiagoa da, lehengo urtean finalera pasatu eta gero.
Lehengo urtean pasatzea exitoa zen, eta pasatzen ez banintzen ez zen ezer gertatzen; baina aurten, lehengo urtean pasatu ginenez, ez pasatzea frakasoa da, eta orduan ardura handiagoa daukagu. Konfiantza handiagoa, baina baita erantzukizuna ere.
A. Nafarroan emakume bertsolariak indarra hartzen ari zaretela dirudi.
E.A. Agian bai, Nafarroak hartuko du emakume maila altuena. Proportzioan, Bizkaian, adibidez, hogei gazteren artean bost neska ari dira. Nafarroan, berriz, ia gabiltzanon erdiak neskak gara. Sei zazpi bat gabiltza, gazteak, eta horietatik hiru neskak gara. Nafarroako ekarpena, beraz, ona izango da bi aldeetatik: alde batetik gazteak gaudelako, eta bestetik, hiru neska ere hor tartean garelako.
Patxi Sarriegi
43

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Txapelketak\Nafarroako
Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\AROZENA7
Pertsonaiaz\AROZENA7