argia.eus
INPRIMATU
«Euskara inoiz ez da landu kanpora ateratzeko»
2021eko uztailaren 19a
Hertzainak taldeko Txanpiri elkarrizketa euskal rock-ari buruz
«Euskara inoiz ez da landu kanpora ateratzeko»
Txanpi, jadanik deseginda dagoen Hertzainak taldeko bateriajolea:
ARGIA. Zure ustez ere, garai bateko talde monstruoak amaituta al daude?
TXANPI. Gauza normala da. Urte asko daraman talde bat ez da hasieran bezala aritzen. Taldea sortu eta inork ez zuen imajinatzen taldeari esker biziko zenik, garai horietan ez zelako inor horren bidez bizi. Orduan, talde bat musikaren bidez dirua irabazten hasten denean enpresa bihurtzen da nahitanahiez.
Bakoitzak nahi duen bezala ulertu du egunkarian agertu zen Gariri egindako elkarrizketa. Hau da, dirua irabaztea dela denen helburu nagusia. Ez da hori. Kontua da zuk musikaren bidez bizi bazaitezke beste toki batera lan egitera joan gabe, askoz ere hobea dela.
A. Euskaraz kantatzeak mugak ezartzen al ditu Euskal Herrian?
T. Bai. Euskal Herrian euskaraz kantatzeak gauza positiboak eta negatiboak dauzka. Oso ondo iruditzen zait euskaraz kantatzea, uste dut hori egin behar dela, baina arazoa da euskara ez dela inoiz landu Espainiara ateratzeko, esate baterako. Disketxeek ez dute dirurik gastatu, adibidez, Madrilen euskaldunak ezagutzera emateko. Orain dela urte asko egin behar zuen guzti honek.
A. Euskal Herrian arrakasta izateko ezinbestekoa al da talde politiko batekin identifikatzea?
T. Euskal Herrian dauden taldeen estatistika bat egin dezakezu. Zeintzuk eta nola aurrera atera diren eta zeintzuk ez. Oso erraza da. Euskal Herriko rock taldeen disko guztiak hartu, hauetan zer gaiz aritzen diren ikusi, talde bakoitzaren ibilbidea aztertu, eta galdera honi zuk erantzun diezaiokezu. Nik ez dizut erantzungo.
Joxi Goikoetxea
43


GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakHERTZAINAK