argia.eus
INPRIMATU
Jesus Mari Irazu: "Txapela ez nuen espero"
1992ko abenduaren 20a
Xenpelar Saria irabazi du Jesus Mari Irazuk
Jesus Mari Irazu: "Txapela ez nuen espero"
ARGIA.-Ez al zenuen espero 12. Xenpelar saria eskuratzea? Harridura aurpegia jarri zenuen irabazi ondoren.
JESUS MARI IRAZU. Ez nuen espero. Saioan zehar erregulartasunez aritu nintzen, baina azken bertsoak nahiko txarrak izan ziren. Gaiari ez nion heldu ez nuen ezer esan, bete egin nituen soilik. Bi edo hiru bertsolari nahiko ondo aritu ziren, bai zortziko handian bai zortziko txikian. Egia esan, Sarriegik irabaziko zuela uste nuen.
A. Joxemari Gabiria epaileak esan zuen txapelketan oso maila ona izan zela, batzuk goian egon zinetela, beste batzuk ez hainbeste, adinaren nondik norakoa dela eta.
J.M.I. Nabarmena izan zen. Ni konturatu nintzen ideietan eta esateko garaian ez zegoela horrenbesteko ezberdintasunik, baina bazegoela, nolabait, estiloan. Eta zentzu horretan, bertso saioetan gutxiago edo gehiago aritzen garenak motibo gehiago geneuzkan hobeto kantatzeko, edo erraztasun handiagoa daukagu, eta beste batzuek hor huts egin zuten, edo euskara erabiltzeko garaian, gauzak esateko moduan... Baina ideia eta erantzunei dagokienez, gauza oso positiboak ikusi nituen. Partehartzaileak erantzutera joan ziren eta ez bere bidea hartuta, bestea erasotzera, eta hori inportantea da.
Gero gehiago aritu ondoren erraztasuna hartzen duzu eta behar bada, horregatik, finalera iritsi ginenak, gutxiago edo gehiago, pixka bat gehiago ibiltzen garenak izan gara. Nahiz eta Iñaki Zelaia bezalako salbuespenik izan.
A. Aurreko urteLo txapela defendatu beharrean sentitu ahal zara?
J.M.I. Bai eta ez. Ez dakit. Uste nuen jendeak pentsatuko zuela baina nire aldetik, iaz baina motibazio gutxiagorekin parte hartu nuen. Ez dakit... Aurreko txapela irabazi nuen eta banekien irabaztea eta ez irabaztea, neurri haundi batean, zorte kontua izango zela. Saio bukaeran ez nuen uste irabaziko nuenik.
INIGO HERCE JON ODRIOZOLA
53


GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakXenpelar Sa
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaIRAZU2
PertsonaiazIRAZU2