«Ikasleak izan dira arazoari dimentsio berria eman diotenak»
1992ko abenduaren 20a
Antxon Azkargorta, EHUko irakasleari elkarrizketa
Antxon Azkargorta, EHUko irakasle kaleratua
«Ikasleak izan dira arazoari dimentsio berria eman diotenak»
ARGiA.Nola definituko zenukete errektorearen papera afera hauetan
A. AZKARGORTA. Argi dago, une honetan dagoen errektoretza ez dela guri gustatuko litzaigukeen errektoretza moeta. Gaur egun dugun errektoretza alderdi politikoen txotxongiloa da, ez da iritzi propioa edo jokaera propioa duen errektoretza, beraz, gure esperantza alderdi politikoen jarrera aldaketan datza. Unibertsitatearen Erreformarako Legearen (UEL) gaurkotzea Madrileko Legebiltzarrean gelditu egin da, eta PSOE eta CIU, eta EAJ ere saltsa horretan dabilela uste dugu, akordio batera heldu dira Aurreko UELek ez zituen irakasle propioak aurreikusten eta espero dugu aukera hori legearen berritze horretan agertzea. Errektoretza saltsa horren menpe dago. Unibertsitateak izandako ekimen gutxien duen errektorea dugu hau eta Administrazioaren tresna
A. Zer espero duzue negoziaketetatik?
A.A. Gutxienez, mahai baten inguruan biltzea lortu da. Baina, bestaldetik, ikusi dugu nola lortu den hilera hau burutzea, hau da, ikasleek errektorea presionatu dutelako. Errektoreak ez du nahi onartu gauzak presiopean eman direla, eta nire ustez presiopean eman ditu eta hain bistakoa da horrela lortu direla gauzak.
A. Gose greba utzi duzue?
A.A. Gose greba uzteko bi eskaera egin genituen. Bata gure plazak lehiaketara publikora ez ateratzea eta bestetik negoziaketa prozesua hastea. Bi eskaera horiek bete direnez, gose greba utzi dugu.
A. Jose Luis Herrerok ere akordio bat lortu zuen baino dirudienez, adarra jo diote, oraindik ez baitu talde ofizialik lortu.
A.A. Ahozko konpromezu bat lortu zuen eta berak esaten du, akordio hori idatziz eskatu beharko zukeela. Berak uste zuen eman zuten hitza fidatzekoa zela baina, dirudienez, ez da horrela.
Guk, horretan, abantaila badugu, negoziaketen lekukoak izango ditugu eta lekuko horiek ikasleak dira. lkasleetaz fidatzen naiz. Bestetik, ikasleak izan dira arazoari dimentsio berria eman diotenak. Eredugarria da ikasleen jarrera eta bestetik, nahiko espontaneoa izan da, ez da inongo erakundetik zuzendutakoa.
A. Nola ikusten duzu sindikatuek zuekin izandako jarrera?
A.A. Sindikatuak diru kontuez kontratuez, lan postu finkoez arduratzen dira, arazo laboralez azken batean. Arazo sakonago bat planteatzen denean, gure gatazkaren kasua da Euskal Herriaren eraikuntza nazionalaren ikupuntutik planteatzen denean, huts egin dute. Gose grebaren azken egunetan gurekiko elkartasuna adierazi zuten, baina gure ustez beranduegi da. Dena den, hobe da, berandu inoiz ez baino. Oraindik badute jarrera aldatzeko aukerarik.
40