«Hidrolektrikoa da Euskal Herrian etorkizun gehien duen energia berrigarria»
1992ko abenduaren 20a
Xabier Artetxe, Arrasateko Eskola Politeknikoko irakasleari elkarrizketa
Xabier Artetxe, Arrasateko Eskola Politeknikoko irakaslea:
«Hidrolektrikoa da Euskal Herrian etorkizun gehien duen energia berrigarria»
ARGIA. Zer lan egiten duzu Ikerlan burutzen ari den proiektuan?
XABIER ARTETXE . Batez ere etxebizitzen azterketa bioklimatikoak egiten- aritu naiz orain arte, eta horretarako eguzkiaren energia erabiltzen dugu gehienbat. Baina kontsumoa neurtu eta gutxitzerako plangintzak ere egiten ditugu. Eguzki eta haizetiko indarrak neurtzeko egiten ari garen atlasa ere hor daude, baina beti ere gero aplikazio konkretuak egiteko asmoz.
A. Posible al litzatete hemen eguzki eta haizetiko energiak kontsumo arrunterako baliatzea?
X.A. Uste dut bi elementu horiek baino baliagarriagoa dela ura. Praktikotasunagatik, Euskal Herrian eguzki gehiegirik ez dugulako izaten eta haizearekin ere berdin gertatzen delako. Ura bai soberan dugula, eta horrek aukera anitz eskaintzen dizkigu.
A. Orduan ez al da errentagarria eguzkirako xaflak ezartzea edota haize errotak erostea?
X.A. Orokortasunean ez, baina zenbait kasutan bai, eraikuntza batzuei, beren kokapenagatik, askoz ere merkeagoa egiten zaielako mota honetako instalakuntzak egitea argindarra kontratatzea baino.
A. Etorkizunean, aipatu duzun errentagarritasun orokor eza gaindituko al da?
X.A. Baietz uste dut. Bost urteotan erdi preziora jaitsi da xafla hauen prezioa, eta nire ustez, beherakada honek jarraitu egingo du.
A. Haizea, ura eta eguzkia etorkizuneko energia iturriak direla esan al daiteke?
X.A. Ez dira bakarrak izango, baina energia kontsumoaren zati handi bat hartuko dute. Energia fotoboltaikoa izango da horien aurretik batez ere nagusituko dena. Baina egun erabiltzen direnak hor jarraituko dute.
A. Biomasa izeneko energia motarekin zer gertatzen da? Erabilgarria izan arren hemen ez da oraindik ezer konkreturik egin.
X.A. Etorkizunean zer gertatu daitekeen ez dakit, baina inoiz ez da ikerketa sakonik egin, eta epe labur edo ertainera ez dut ikusten energia iturri baliagarri bezala. Itsasoaren indarra erabiltzen duen energia hemen hedatzea ere oso zaila da, baliagarria izateko gutxienez lau metroko mareak eskatzen baititu.
31
GaiezGizarteaIngurugiroaEkologiaEnergia alt
PertsonaiazARTETXE3