argia.eus
INPRIMATU
Felipe Barandiaran: «Konkistari buruz hemengo ikuspuntua eman nahi genuen»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Felipe Barandiaran, ETBko aurkezleari elkarrizketa
Felipe Barandiaran: «Konkistari buruz hemengo ikuspuntua eman nahi genuen»
Colonek Amerika aurkitu zuenetik 500 urte bete diren honetan ETBk ere tartetxo bat eskaini dio gertaera honi. "Amerika eta euskaldunak" izeneko saioan bertan gertatutakoan euskaldunek beteriko papera azaltzen da. Erreportaia hauen aurkezle gisa ibili da Felipe Barandiaran.
ARGIA. Nola sortu zen saio hau egiteto ideia?
F. BARANDIARAN. 5. mendeurena zela eta jendeak proiektuak aurkeztu zituen telesailak egiteko, liburuak idazteko eta abar. Zumalde gionista, historiadorea da eta gidoi bat prestatzea pentsatu zuen euskaldunak Amerikan, konkista garaian gaia jorratuz. Zazpi atal egin genituen eta neri eskatu zidaten aurkezle lanak egingo ote nituen eta neri ideia ona iruditu zitzaidan. Gogo handia bait nuen Ameriketako zenbait paraje ezagutzeko.
A. Nola joan da grabaketa?
F.B. Talde oso txikia ibili gara grabaketan eta oso atsegina izan da. Bost bidaia inguru egin genituen eta lurralde ederrak ikusi ditugu. Euskaldunen aztarnak jarraitzen ibili gara.
A Zein izan da saio honen helburua?
F.B. Konkistako garaian euskaldunak ibili zirela agertzea, gure ikuspegitik. Aurten Espainiako telebistan eta beste zenbait telebistetan zorioneko konkistarekin denetarik ikus behar izango genuela uste genuen. Orduan pentsatu genuen komeni zela hemengo ikuspuntua ematea konkistari buruz eta han parte hartu zutenen gainean denetarik izan bait zen han. Honen adibide dira, alde batetik Agirre, Venezuelan oraindik ere umeak beldurtzeko bere izena erabiltzen baita. Bestetik, Juan De Zumarraga Mexicon izan zen indioei laguntzeko asko egin zuen. Guzti hori eskaini nahi izan dugu, baina ez dakit lortu ote dugun.
A. Saioa grabatzerakoan zein izan da aurkitu duzuen oztoporik nagusiena?
F.B. Saioa egin baino lehen ez ginen hara joan lokalizazioak egitera, oso garestia ibaitzen. Horregatik aurkitzea pentsatzen genituen zenbati leku ez ditugu aurkitu. Terremoto bat dela eta, edo beste edozein arrazoi dela eta jadanik ez zeuden. Urrutiraino joaten ginen askotan zerbaiten bila eta ez genuen ezer aurkitzen. Bestetik, askotan leku batera iristeko arazo handiak izaten ditugu komunikabideak oso txarrak bait dira. Zenbaitetan sei ordu baino gehiago behar izan ditugu ehun kilometro egin ahal izateko.
AITZIBER YARZA
63


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazBARANDIARA1
EgileezYARZA1Komunikabid