"Euskal kantagintzan baikorrak izateko lehen urratsak ematen ari gara"
2007ko otsailaren 21
Andoni Sagastibeltza, haur kantu txapelketako antolatzaileari elkarrizketa
Andoni Sagastibeltza, Haur Kantu Txapelketako antolatzailea:
"Euskal kantagintzan baikorrak izateko lehen urratsak ematen ari gara"
A. Zer da Euskal Kantuzaleen Elkartea? Zeintzuk dira bere helburuak?
A. SAGASTIBELTZA,:Elkarte berri hau Euskal Herriko kantuzale guztiak elkartzeko asmoz sortu du. Bere helburu nagusia zera da: Euskal Herrian kantatzeko ohitura zaharra bultzatzea gaur egun oso gutxi kantatzen baita.
Konkretuki, elkarte honek kantu txapelketen bideratzea eta sortu berriak diren musika taldeen promozioa hartuko lituzke bere gain. Kantuzale eta talde anitz baitaude gure herrian, baina zoritxarrez, promoziorik ez.
A. Instituzioen aldetik dirulaguntzarik jasotzen al duzue?
A.S. Aurten Nafarroako gobernuak dirulaguntza eman digu; baina hori ez da Nafarroako Elkartearen aurrekontuaren erdira ere iristen.
A. Bertsolaritzan gertatu den legez, txapelketa balio al dute kantua bultzatzeko?
A.S. Txapelketak eta konpetentziak jende gehiago erakartzen du, eta neurri horretan balio dute. Dena dela, ez da ahaztu behar horrek ere sortzen dituela zenbait arazo.
A. .Nola ikusten duzu euskal kantuaren egungo egoera? Eta etorkizuna?
A.S. Esan dudan bezala, kantatzeko ohitura galtzen ari da. Honen erruduna, neurri handi batean behintzat gaurko musika dugu. Leku askotan ezin da hitz egin ere. Nik uste dut baikorrak izateko lehen pausoak ematen ari garela.
45