argia.eus
INPRIMATU
"Euskal Bankuaren proiektua itxura egiteko zerbait besterik ez da "
1992ko abenduaren 13a
Baleren Bakaikoa ekonomilariari elkarrizketa
Baleren Bakaikoa, ekonomilaria:
"Euskal Bankuaren proiektua itxura egiteko zerbait besterik ez da "
ARGIA. Posible al da gaur egun euskal banku publiko bat eratzea?
BALEREN BAKAIKOA. Nire ustez bai. Eta hori da lortu nahi dutena bai Eusko Jaurlaritzak, bai HBk. Helburu desberdinekin biek, baina posible da.
A. Zein balorazio egiten duzu Gasteizek aurkeztu duen proiektuaz?
B.B. Proiektua itxura egiteko zerbait bezala ulertzen dut. Ez du benetan euskal banku publiko bat lortu nahi. Horren adibide garbia da hasieran aurkeztutako aurrekontuetan bere eraketarako bideratu zen diru kopurua: 250 milioi pezeta. Kapital horrekin ez zoaz inora. EATkoek nahi dutena Euskal Herriko finantz erakundeak kontrolatzea da.
A. Kutxa koefizienteari garrantzi handia eman zaio zer da eta?
B.B. Berari esker diru politika egin daitekelako. Baina horretarako eskuduntzarik ez dagoenez, horretaz hitz egitea ez zait batere serioa iruditzen. Diru politikarako eskudantza Estatuko bankuak soilik dauka.
Posible da, hori bai, depositoan dagoen diruaren zati bat sektore publikoan erabiltzea, eta alde horretatik badute garrantzia, hemengo diruaren zati bat Jaurlaritzak bideratu ahal izatea suposatuko bailuke. Nahi hori hor dago, baina sektore publiko indartsu bat sortu behar da horretarako, bestela enpresa eta elkarte konkretu batzuen eskuetara joango da diru hori, 3R planarekin gertatu den bezala. Jaurlaritzakoen lagunengana bakarrik joan dira sosak.
A. Zein eragin izan eiezake banku honek euskal finantz erakundeetan?
B.B. Konpetentzia aldetik ez dut uste gehiegirik egingo dietenik, baina beste aldetik, kontrol sistema handia bilaka daiteke.
A. Zer paper bete beharko luke euskal banku publikoak?
B.B. Krisi garaian gaude, eta horren eraginez gehien ahultzen dena sektore pribatua da. Horregatik erantzukizun horrek egun sektore publikoan datza. Banku publikoa tresna bilakatu beharko litzateke.
32


Gaiez\Ekonomia\Zerbitzuak\Banka
Pertsonaiaz\BAKAIKOA1