argia.eus
INPRIMATU
«Oinarrizkoa da azpiegitura ez gubernamentala eratzea»
1992ko abenduaren 06a
Catherine Samary kazetariari elkarrizketa
Catherine Samary, «Le Monde Diplomatique»ko kazetaria
«Oinarrizkoa da azpiegitura ez gubernamentala eratzea»
ARGIA. Zer deritzozu errefaxiatuak beste herrialde batzuetara eramateari?
C. SAMARY. Oso egoera latza eta delikatua da. Nire ustez Jugoslavia ohiko errefuxiatuek ez dute denbora gehiegiz egon nahi euren herritik kanpo, beraz, ez dute behar errefuxiatu estatus mugagabea. Honek behin-behineko egoera bat izan beharko luke. Sei hilabeterako bada ere, ez dut uste hori garrantzizkoa denik. Oinarrizkoa da azpiegitura ez gubernamental bat eratzea eta bide hori jorratzea.
A. Ez al da kontraesana bosniar errefuxiatuen aldeko politikaren "jokoa" Europa babes politikarako legeak hain itxiak izanda?
C.S Bai, hala da. Europa mailan, errefuxiatu politikoaren definizio eta estatus murrizketaren aurkako borroka bat dago. Baina Estatu frantziarra, adibidez, errefuxiatu politikoei mugak zabaltzearen aurka dago. Lehentasuna errefuxiatuak euren jatorrizko herrialdeetan laguntzea da, eta jatorrizko herrialdeak esatean, Jugoslavia ohiko edozein errepublikaz ari naiz.
Bigarrenez, euren herrialdeetara itzultzeko laguntza eskaini behar zaie.
A. Europaren elkartasun selektiboa ere azpimarragarria da, Bosnia eta Kroaziarekiko bai eta beste herrialde batzuekiko ez.
E S Gainera bi diskriminazio mota daude. Alde horretatik, Europatik kanpo datozenekikoa, eta bestetik, Jugoslavia ohiaren barruan, 'europar on' eta 'txar' irizpidearen arabera neurtzen dena. Edozein motatako diskriminazioa salatu eta baztertu behar dugu, batez ere, herri musulmanekikoa, hauek fundamentalista bezaIa aurkezteko ohitura handia baitago.
28


GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulBosnia
PertsonaiazSAMARY1