«Euskara elizatik kanpoko alorretara zabaldu behar zela garbi zekusan»
1992ko abenduaren 06a
Mikel Atxaga kazetariari elkarrizketa Mikel Atxaga kazetariak gertutik ezagutu zuen apaiz euskaltzalea: «Euskara elizatik kanpoko alorretara zabaldu behar zela garbi zekusan» ARGIA. Zer azpimarratuko zenuke Nemesio Etxanizengan?
MIKEL ATXAGA. Batez ere gardentasuna. Hura ispilua zen, ez zuen ezer gordetzen, bere bizitza zen bezalakoa adierazten zuen, bere asmo, zalantza eta gorabeherak, ez zuen disimulorik. Ez zion begiratzen berak esan edo egindako gauzekin norbait eskandalizatu edo harritu zezakeela, zen bezalakoa agertzen zen.
Gauza berriak egin nahi zituen garbi ikusten baitzuen elizako liburuékin bakarrik euskarak jai zuela, euskara beste alorrretara ekarri behar zela. Kantu poesia, ipuin eta nobelen bidez gatz eta piper jartzen saiatu zen. Euskararengatik edozer egiteko prest zegoen.
Umore izugarrizkoa zen, oso kezkatia, urduria; gazteak torturatzen zituztela, euskararen egoera larria... barru-barrutik bizi zituen, eta halaz ere sekulako umorea zuen lagunartean. Haren txisteak, ipuinak, xelebrekeriak! Azken urteetan baina, jendea ahaztu zen bizi zenik ere, inguruan ez zuen talderik eta. A. Guzti horretatik zer berreskuratu da liburu honen bitartez? Zer dago egiteke?
M.A. Gizon handi bat azalduko da. Honezaz gain, zerbait azpimarratzekotan, bera ezer baldin bada poeta da, baina hain zuzen ere poesia egiteko girorik ez zuen, borroka handi hat zuelako inguruan, sufriarazten ziona. Bere barruan mila kezka zituen eta ez zuen behar bezalako bakerik eta girorik poesia egiteko.
Laster argitaratuko den liburuan agertuko dira lanik harrigarrienak. Literaturaren alor hau izan da ondoen landu duena, hor da artista; gehiago ez eginaren pena izan dezakegu. Literatura gehiago egin zezakeenaren pena, baina hementxe bizi zen eta ogibiderik gabe. Meza diruarekin bakarrik bizi zen hura. 53