argia.eus
INPRIMATU
Miguel Arretxe: «Talde txikiei zuzenduriko saila zabaldu dugu TolosakoTxotxongilo Jaialdian»
1992ko azaroaren 29a
Migel Arretxeri elkarrizketa
Miguel Arretxe: «Talde txikiei zuzenduriko saila zabaldu dugu Tolosako Txotxongilo Jaialdian»
ARGIA. Azaroaren 27an hasiko da Tolosako 10. Nazioarteko Txotxongio Jaldia. Zeintzuk dira aurtengo edizioko berrikuntza nagusiak?
MIGUEL ARRETXE. Azpimarratzekoa da, ailde batetik aurten izango den Japoniako taldea, beren kultura eta gurea oso ezberdinak direlako: eta bestetik. Italiko antzerkia lantzeko asmoa Italiako lau konpainia daude egitarauan. Jaialdian normalean ez da izaten hainbeste talde herri bere tik baina egokia iruditzen zaigu herri batean egiten dena sakonago ezagutzea. Aurtengo edizioa n Italiako antzerki tradizionala eta garaikidea ikusteko aukera izango da.
Aurten, gainera, talde txikiei zuzenduriko sail bat zabaldu dugu. Sortu berriak diren edo zirkuitoetan ez dauden taldeek osatzen dute saila. Horrela, ezagunagoak diren profesionalekin batera antzeko aukera eskainiko diegu. Dei zabal bat egin ondoren azkenik bost taldek parte hartuko dute jaialdian.
A. Aurten ere mundu osoko taldeek parte hartuko dute.
M.A. Japonia Italia Frantzia. Argentina, Valentzia, Bulgaria, Kanaria Irlak Katalunia Alemania EEBB eta Euskal Herriko taldeak arituko dira. Lehenengo epearen bukaera izango da hamargarren edizio hau, eta jaialdia finkatuta dagoenez, baditugu hurrengo hamar urteetan gauzatuko diren ideia berriak.
53


GaiezKulturaAntzerkiaTxotxongilo
PertsonaiazARRETXE1