Iparraldeko intsumisoari elkarrizketa
Ipar Euskal Herriko lehen intsumisoekin solasean:
«Intsumisioa euskal nazio mailan ikusten dugu»
ARGIA. Zergatik hautatu duzu 11 hilabetez eragozle izan ondoren intsumiso bilakatzea?
IÑAKI IRIGOIEN. Erran behar da eragozleak Iparraldean kultur taldeetan lan egiten dutela batez ere. Dinamika horretan egon naiz ni ere, baina beste arrazoi batzuk ere kontuan hartu behar dira: zerbitzu sozialak dirauen bi urteetan oinarrizko giza eskubideak galtzen dira eta (bozkatzeko eta greba egitekoak). Estatuak eskulan merke eta fortzatua du justizia militarrak kudeatzen eta zigortzen duen diziplina baten menpe egonik eta, azkenik, Iparraldean zapaltzaile den armadari ukoegin hehar zaiola uste dut.
A. Jarrera hori izan al da armadaren aitzinean Patxak izan duen bilaaeraren lekuko?
ERIK LEXARDOI. Arrazoi horiek oinarrizkoak izan dira. Gainera, hemengo gazte zehatz batuen egoera ikusiz, ez dugu baztertzen hasieran genuen eragozpenaren aldeko jarrera, hau da, desertzioa nahiz aske gelditzatzeko aukera–baldintzak betez–izatea.
A. Bestalde, zuen atxiloketa dela eta, zer aurkitu duzue koartel militar eta presondegietan?
NIKOLAS PADRONES. Hasiera batean kasernara eraman ninduten; eta bitxi gertatzen bazaigu ere, bertan intsumisoekin tratatzen ohitura dute, Jehovaren lekukoak direla eta aspalditik intsumisioa hedaturik bait dago.
E.L. Nik desberdintasun bat antzeman dut Bordeleko gazte zentruaren eta espetxe zibilaren artean: Bordelen gazteek ez zuten ulertzen nola nahiago nituen espetxeko 10 hilabeteak soldadutzako urtea baino. Gradignan-en, aldiz, euskal preso moduan ikusi ninduten eta kontzientzi preso politikotzat
A. Justiziari buruz ere zer esanik izango duzue.
N.P. Ezin dugu justizian sinetsi, argi azaldu baitigu intsumisioaren aldeko mugimendua apurtu nahi zuela lehenik guri kondena luzeak ezarriz, eta ondoren gose grebara jo eta aitzakiaren batekin libre utzi nindutenean eta, berriro ere beste intsumiso bat espetxeratu dute. Hala ere, Kasazio Gortera joko dugu desertoreei egotzi eta guri leporatzen diguten obedientzia falta gainetik kentzeko. Intsumisiorako eskubidea onartua izateko Europako Epaitegietara baita Europako Parlamentura ere.
A. Zein ondorio izan du Iparraldean eta Frantzian intsumisoen borrokak?
N.P. Kolektibo batean antolaturiko, lehenak izan garenez gero, oihartzun handia izan du. Borroka antimilitarista indartu dugu eta AI nahiz intelektual askoren laguntza izan dugu.
E.L. Hemen, alderdi politikoek ez zuten ikusten egokia intsumisio borroka baina jasan dugu egoera erabateko sostengua lortu dugu: politikariak–Koxe Larre eta Abeberri–, familiak... Iaborari giroan ere bai.
A. Etorkizunari begira, zein da zuen ikuspegia?
I.I. Epaitegietan euskaraz deklaratzeko eskubidea aldarrikatzen dugu. Bestalde, intsumisioa euskal nazio mailan ikusten dugu eta, beraz, Hegoaldekoekiko harremanak prioritarioak dira (Kakitzat, KEM, Jarrai...). Eta Estatu frantziarrean kontzientziatze lana egin dugu.
E. L. Bost intsumiso berriak Patxakoak ez izateak erakutsi du ez dela talde bati mugaturiko moda eta pittaka-pittaka, ea herritarrek honen gibelean bertze zerbait badela sentitzen
N.P. Baikor gara badakigulako gure inguruan gazte andana intsumiso izateko prest dagoela, giro abertzaletik at dagoen anitzek ere izan duten jarrera ikusiz.
21