argia.eus
INPRIMATU
Gotzen Egia: «Egtura administratiboak euskera ikastaroa zapaltzeko joera du»
1992ko azaroaren 29a
Gotzon Egia, Diputazioko Euskera Sekzioko buruari elkarrizketa
Gotzen Egia: «Egtura administratiboak euskera ikastaroa zapaltzeko joera du»
ARGIA. Gipuzkoako Diputazioko Euskara Sekzioko burua zara, noiz jarrí da martxan lapostuen hizkuntz eskakizunen plangintza?Nola joan da orain arte?
GOTZON EGIA. Iazko otsailean hasi ginen, eta goizenik larririko derrigortasun datak abenduaren 31n betetzen dira Olatua, ondorioz, ez da oraindik iritsi. Nola ari den betetzen? Ez erritmo ikaragarrian baina badoa. Sistema honekin lehendabizikoz, arazoarekiko kulturatxoa sortzen ari da. Zentzu horretan, Aldundiari, aprobadutxo bat jarriko nioke besterik ez. Gehiegitan langilea baita plagintzari bultzada ematen diona.
A. Derrigortasun datak iritsita, jende askok dagokion lanpostu perfila gaindituko ez balu? Lehenak ez du batere argi uzten kasu horretan zer egin behar den
G. E. Funtzio publikoaren legeak dio langilea lanbidez aldatua izan daitekeela, baina oraindik horren berri ez dugunez ezin dizut esan. Administrazioaren ikuspuntutik ez da horren erraza non sartuko baikenuke perfila gainditu gabeko jendea? Inork ez du horretara iritsi nahi, inplikazio larrixeagoak ere izan baititzake».
A. Zein aprobetxamendu dute euskara ikastaroek?
G.E. Orain arte ikastaroa hasi duenak bukatu egin du, aprobetxamendu normalez. Kalean ikusten den batez bestekoaren parean. Joan den otsailetik ekainera. klaseetara joan gabeko jende %30 izan zen, asko samar
Horietatik % 90 lan arazoak medio. Horrek ez du ez joana barkatzen, baina zergatia erakusten du. Egitura administratiboak euskara ikastaroa zanpatzeko joera du. Azken eginbehartzat jotzekoa. Nori leporatu behar zaio absentismo hori? Langileari osorik ez behintzat, Administrazioari puska handi bat bai. Hori da Administrazinaren gaitz kronikoetako bat, Ianaren antolaketa oso eskasa. Plangintzarik eza.
A. Erabileraz gutxi samar kezkatzea ela plangintzari egiten zaion kritiketako bat.
G-E.Hizkuntz eskakizunen kontu honek badu arrisku bat, seguru asko hizkuntz politika ofizial guztiaren ispilu ere badena. Gakoa, finean, erabilera baita. Konforme erabilera planik ez dagoela, baina ez dago legerik eta ez dago gobernutik jendearen kontzientziaren gainetik pasatuko dena.
Alberto Irazu

Gipuzkoako Diputazioko Euskara Sekzioko buru den Gotzon Egiari, erabileraren arazoa larria iruditzen zaio.
31


GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzHizkuntz poOrokorrean
PertsonaiazEGIA2