argia.eus
INPRIMATU
"Beste lekuak baino garrantzitsuagoa da guretzat Getxoko jaialdia"
1992ko azaroaren 29a
Tanttaka antzerki taldekoei elkarrizketa
Tanttaka taldeak «Adagio Violentissimo» eskainiko du Getxon:
"Beste lekuak baino garrantzitsuagoa da guretzat Getxoko jaialdia"
ARGIA. Zein jenero jorratzen duzue obra berri honetan?
TANTTAKA. "Adagio Violentissimo" komedia bat da, hilketa eta ikerketa komedia bat. Jose Antonio Vitoriak eta Garbi Losadak asmatutakoa. Lehenengo zatian, musika boskote bat agertzen da. Zuzendariaren aurka daude eta hil nahi dute. Bigarren zatian, asmo horren inguruan mugitzen da dena.
A. Laguntzarik jaso ahal duzue lana prestatzeko?
T. Gipuzkoako Diputazioak eta Espainiako Kultur Ministerioak eman digute laguntzarik, baina Eusko Jaurlaritzak aurten ez. Aurrekontuak murrizten doaz eta asko nabaritzen da. Obrak aurrekontuaren arabera moldatzen ditugu. Ondorioz, ikuskari handiak egiten ditugu batzuetan eta txikiak besteetan.
A. Zer esan nahi du zuentzat Getxoko ihardunaldietan parte hartzeak?
T. Bi partaide bertakoak gara. Algortakoak. Beste lekuetara berdin joaten gara baina guretzat beste lekuak baino garrantzitsuagoa da Getxo. Obraren gazteleraz egingo dugu. baina aurretik euskarazkoa Iruñean antzeztuko dugu. Guretzat oso egun berezia izango da. Honetaz gain, oso inportantea da Getxoko jaialdia, Espainia guztiko programatzaileak izaten baitira bertan.
A. Aurrekontuen murrizketak direla medio, nola ikusten duzue antzerkiaren etorkizuna profesional gisa jardun ahal izateko?
T. Beti esaten da oso txarto dagoela baina gu horri esker bizi gara eta jarraitzea espero dugu. Kontratazioen aldetik oso gaizki dago. Ekoizpenerako ematen duten dirulaguntzen bitartez obra txikiak edo handiak egin ditzakezu, baina gero saldu egin hehar dira. Gobernu eta udalen aldetik kontratazioa egon beharko litzateke.
MAITE LIZARRAGA
49


GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakTTANTTAKA