argia.eus
INPRIMATU
«Txapelketan sei beterano eta hemezortzi gaztek parte hartzea oso ona da»
1992ko azaroaren 22a
Jon Enbeita bertsolariari elkarrizketa
Jon Enbeita, Bizkaiko txapelduna orain arte:
«Txapelketan sei beterano eta hemezortzi gaztek parte hartzea oso ona da»
ARGIA. Azkeneko txapelketako irabazlea eta orain ere faboritoen artean. Nola ikusten duzu aurtengo txapelketa?
JON ENBEITA. Interesgarri ikusten dut. Gazte onak dande hor, gazte ez direnak ere kontuan edukitzekoak. Nik daukadan ardura bakarra ahal dudana ematea da horrekin konforme naiz.
A. Amurizak proposatutako formula herriari buruzko iritzirik?
J.E. Nik formula hori ondo ikusten dut. Zortzitik lau eta lautik bi geratzeari ondo deritzot. Formula hori Euskal Herriko finalera eramango nuke.
A. Nola ikusten dituzu Arriagako finala eta hi partehartzaile bakarrik egongo diren norgehiagoka?
J E. Hor denak izango dira bata bestearen arerio. Gazte bat ager daiteke, edo gaztea ez den bat. Ni, neu ondo egoteak kezkatzen nau.
A. 17 gaztek parte hartzen dute txapelketan.
J.E. Bizkaian bertsolaritza asko zabaltzen ari da. Finalean sei beterano eta hemezortzi gazte egotea oso ona da, txarrago izango litzateke hemezortzi beterano eta sei gazte egotea.
Patxi Gaztelumendi
53


GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakAraba-Bizka
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaENBEITA2
PertsonaiazENBEITA2