argia.eus
INPRIMATU
«Aurreko txapelketan bezala, finalera iristearekin poztuko nintzateke»
1992ko azaroaren 22a
Igor Elortza bertsolariari elkarrizketa
Igor Elortza, txapelketako bertsolari gazteena:
«Aurreko txapelketan bezala, finalera iristearekin poztuko nintzateke»
ARGIA. 17 urterekin txapelketa honetako gazteena zara. Zer garrantzi ematen diozu Araba-Bizkaiko Txapelketari?
IGOR ELORTZA. Txapelketa hau jende gazteari eman zaion aukera bezala ikusten dut, jende gazte pila dago, eta zentzu horretan ondo ikusten dut; jendea ezagutzera emateko. Bestetik, hemen betiko maila dago, baina ukatu exin daitekeen gauza da Bizkaian oraindik goi maila ez dela Gipuzkoakoa bezalakoa. Hemen badaude batzuk goi mailan dihardutenak: baina Bizkaian bi edo baldin badaude, Gipuzkoan zortzi bat dira maila horretakoak. Hemen, dudarik gabe, maila oso ona da.
A. Txapelketa hasi da dagoeneko. Nola ikusten duzu zure burua?
I.E. Ez daukat horrelako asmo haundiegirik, ahal dudan ondoen egiten saiatuko naiz, eta azken txapelketan lortutakoarekin poztuko nintzateke, finalean egotearekin, alegia. Horretan saiatuko naiz.
A. 25 urtetik beherakoen kopurua itzela da, 17 gazte hain zuzen ere.
I.E. Guztian Lopategirekin hasitakoak gara, ikastoletatik ateratako bertsolariak. Aurreko txapelketan gazte gutxiago izan ginen, Unai Iturriaga eta biok baino ez. Baina hor baziren beste asko, l6 urtetik 18ra bitartekoak, kalean geratu zirenak eta aurten horiek denak sartu egin dira. Guzti honek Bizkaia eta Arabako bertsolaritzaren etorkizuna ziurtatzen du. Batek daki, agian hemendik denbora batera denak ez gara bertsolariak izango. Dena den, batzuk geratuko dira eta atzetik ere gogor datoz.
Patxi Gaztelumendi
55


GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakAraba-Bizka
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaELORTZA1
PertsonaiazELORTZA1