Xabier Zaldua, ETBko lankideari elkarrizketa
Xabier Zaldua: «Euskerazko katea, erderazkoaren menpean dago erabat, betelanean»
ARGIA. Nolako giroa zegoen 1982ko ETBn.2
X. ZALDUA. Zerbait handia egin nahi zela eta espektatiba guztiak bertan jarri zirela nabaritzen zen, baina berriegia zen. Orduko zuzendaritzak telebista denok osatzen genuela esan zigun. Gaur egun, hau soldatapeko lan bat besterik ez da.
A. Zegatik gertatu da hori?
X.Z. Beno, denbora ez da alperrik pasatzen. Hasiera batean telebista gaizki jaiotako umea izan zela esan bada ere, korrika eta presaka, gerora izugarri handitu da eta nik uste dut noraezean dagoela gaur egun. Ez dago etxe hau zertarako sortu den dakienik.
A. E'TB-2 sortu zenean eszedentzia eskatu zenuen eta 1990ean itzuli, baina Miramonera.
X.Z. Oso erreta nengoen Azken bi urteotan makina bat saiotan ibilia naiz, makina bat odol txarrekin ere bai, egoerak ez du halako handinahietarako aukerarik ematen. Gainera, kultur alorreko gaietan lan egin behar izan dut, eta badirudi gai hauek ez dutela interes handiegirik sortzen.
A. Beraz, hasierako heburuak eta gaur egunekoak ez dira berdinak.
X.Z. Teorikoki helburuak berdinak direla esango dizute, baina 1982.an guztiak geunden inplikatuagoak, eta egun nik ez ditut helburuak hain garbi ikusten. Telebista, medio bezala, kuestionatuta dago pribatuak sortu direnetik, eta hori bereziki igerri da ETBn.
A. 1986tik aurrera merkatu sisteman sartu nahi zutelako?
X.Z. Gaur egungo irizpide bakarra audientzia lortzea da eta, horregatik, gurpil zoro batean sartuta gaude. Euskarazko katea, erdarazkoaren menpean dago guztiz. Telebista alternatibo bat izateko idea galdu du, guztiz konpetitiboa izateko lerratuz, nahiz eta gero kontrakoa esan. Irizpide hori erabiliz, kulturako saio seriorik ez da egiten, irizpide honen arabera kulturak ez duelako audientziarik ematen. Gordinki esanda, ETB-1 betelanean dabil eta audientzia bila benetan dabilena ETB-2 da.
30
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazALDUA3